ARLOAK / EGINKIZUNAK
19. artikulua.– Administrazio Digitalaren eta Zerbitzu Orokorren Sailburuordetza.
- Administrazio Digitalaren eta Zerbitzu Orokorren Sailburuordetzak honako eskumen hauek izango ditu, dekretu honen 4. artikuluan oro har esleitzen zaizkion eskumenez gainera:
- Estrategia digitala zuzentzea, eta informazio- eta telekomunikazio-sistema korporatiboak zuzendu eta gainbegiratzea.
- Eraldaketa digitala, berrikuntza eta Administrazioaren prozesuak arindu eta sinplifikatzea bultzatu, zuzendu eta garatzea.
- Administrazio digitala eta gobernu elektronikoa.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren prozeduren araubidea, Araubide Juridikoaren Sailburuordetzarekin lankidetzan.
- Herritarrei informazioa eman eta, oro har, harrera egiteko prozesu, tresna eta zerbitzu korporatiboak, zentralizatuak eta kanal anitzekoak bultzatu eta garatzea.
- Hainbat sailetarako zerbitzuen, artxiboen eta argitaratze-jardueraren arloko eginkizunak betetzea.
- Administrazio Digitalaren eta Zerbitzu Orokorren sailburuordeak kontratazio-organoari dagozkion eskumenak beteko ditu, bai eta gastuak baimendu ere, arlo hauetan sustatzen diren kontratazio publikoetan:
- Higiezinen kudeaketa bateratua, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren kontratazioaren araubidea ezartzeko uztailaren 27ko 116/2016 Dekretuaren I. tituluko III. kapituluko 1. atalean arautua.
- IKT zerbitzuen kudeaketa bateratua, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoan informazioaren eta komunikazioaren teknologiak kudeatzeko ereduari buruzko martxoaren 10eko 36/2020 Dekretuan arautua.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren organismo autonomoen argitaratze-jarduera, irailaren 25eko 135/2018 Dekretuan arautua.
- Administrazioko Ibilgailuen Atalaren kudeaketa, uztailaren 27ko 300/1999 Dekretuari jarraituz, horren 2. eta 3. artikuluek zehazten duten eremuan.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoko Artxibo Sistema, Euskal Autonomia Erkidegoko Dokumentu-kudeaketa Integralaren eta Dokumentu-ondarearen ekainaren 23ko 5/2022 Legean ezarritakoaren arabera.
- Honako zuzendaritza hauek Administrazio Digitalaren eta Zerbitzu Orokorren Sailburuordetzaren mende egongo dira:
- Estrategia Digitalaren Zuzendaritza.
- Herritarrak Artatzeko eta Administrazioa Berritzeko Zuzendaritza.
- Baliabide Orokorren Zuzendaritza.
4. artikulua.– Sailburuordeak.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saileko sailburuordeei, zuzenean eta hierarkiaz sailburuaren mende jardunez, honako eskumen hauek dagozkie, oro har:
- Saila ordezkatzea, haren titularrak eskuordetuta.
- Sailburuordetzako eta haren mende dauden zuzendaritzetako organo eta jarduera guztiak koordinatu, sustatu, programatu eta gainbegiratzea; halaber, mendeko zerbitzuen eta organoen antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko zirkularrak, jarraibideak eta zerbitzu-aginduak ematea.
- Jardun-politikak eta xedapen-proiektuak prestatzea eta sailburuari proposatzea, eta, aginduta dauzkan egitekoen eremuan, hari laguntza teknikoa ematea.
- Sailburuordetzaren mende dauden zerbitzuetako proiektuak proposatzea, behar diren baliabide materialak eta giza baliabideak definituz, aurrekontuen aurreproiektua prestatu ahal izateko.
- Sailburuordetzaren mendeko zuzendaritza-zentroen eta erakundeen funtzionamendua ikuskatu eta kontrolatzea.
- Sailburuordetzaren mendeko organoek emandako ebazpenen eta administrazio-egintzen aurka jarritako errekurtsoak ebaztea.
- Saileko hizkuntza-normalizazioaren ardura bere gain hartzea eta beraren eskumeneko alorretan zerbitzu- eta lan-hizkuntzan euskararen erabilera sustatzea, herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzeko, Gobernu Kontseiluak onartutako Euskararen Agenda Estrategikoari jarraikiz.
- Zehatzeko ahala baliatzea bere eskumen-eremuan, indarrean dagoen legeriari jarraituz oso astuntzat jotzen diren falten kasuan, betiere egiteko hori beste organo bati espresuki esleitzen ez bazaio.
- Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak espresuki esleitzen dizkien eskumen guztiak, eta, eskumen komunak direlako, oro har sailburuordeei dagozkienak.
- Bere sailean eta bere eskumeneko esparruetan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko erantzukizuna bere gain hartzea, Gobernu Kontseiluak onartutako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2030 Estrategian ezarritakoarekin bat etorriz.