ARLOAK / EGINKIZUNAK
- Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako Sailburuordetzak beteko ditu arlo hauetan Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailari dagozkion eskumenak: hainbat sailetarako diren zerbitzuak; artxiboak eta argitaratze-jarduna; eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak; dekretu honen 4. artikuluan zehaztutako eskumenak ere badagozkio sailburuordeari.
- Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordeak kontratazio-organoari dagozkion eskumenak beteko ditu, baita gastuak baimendu ere, arlo hauetan sustatzen diren kontratazio publikoetan:
- Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoaren Kontratazioaren araubidea ezartzeko uztailaren 27ko 116/2016 Dekretuaren I. tituluko III. kapituluko 1. atalean araututako higiezinen kudeaketa bateratua.
- IKT zerbitzuen kudeaketa bateratua, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoan informazioaren eta komunikazioaren teknologiak kudeatzeko ereduari buruzko martxoaren 10eko 36/2020 Dekretuan arautua.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren argitaratze-jarduera, irailaren 25eko 135/2018 Dekretuan arautua.
- Administrazioko Ibilgailuen Atalaren kudeaketa, uztailaren 27ko 300/1999 Dekretuari jarraituz, horren 2. eta 3. artikuluek zehazten duten eremuan.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Sistema, uztailaren 22ko 174/2003 Dekretuak ezartzen dituen antolamenduari eta funtzionamenduari jarraituz.
4. artikulua.- Sailburuordeak.
Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko sailburuordeei, zuzenean eta hierarkiaz sailburuaren mende jardunez, honako eskumen hauek dagozkie, oro har:
- Saila ordezkatzea, haren titularrak eskuordetuta.
- Sailburuordetzako eta haren mende dauden zuzendaritzetako organo eta jarduera guztiak koordinatu, sustatu, programatu eta gainbegiratzea; halaber, mendeko zerbitzuen eta organoen antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko zirkularrak, jarraibideak eta zerbitzu-aginduak ematea.
- Jardun-politikak eta xedapen-proiektuak prestatzea eta sailburuari proposatzea, eta, aginduta dauzkan egitekoen eremuan, hari laguntza teknikoa ematea.
- Sailburuordetzaren mende dauden zerbitzuetako proiektuak proposatzea, behar diren baliabide materialak eta giza baliabideak definituz, aurrekontuen aurreproiektua prestatu ahal izateko.
- Sailburuordetzaren mendeko zuzendaritza-zentroen eta erakundeen funtzionamendua ikuskatu eta kontrolatzea.
- Sailburuordetzaren mendeko organoek emandako ebazpenen eta administrazio-egintzen aurka jarritako errekurtsoak ebaztea.
- Saileko hizkuntza-normalizazioaren ardura bere gain hartzea eta beraren eskumeneko alorretan zerbitzu- eta lan-hizkuntzan euskararen erabilera sustatzea, herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzeko, Gobernu Kontseiluak onartutako Euskararen Agenda Estrategikoari jarraikiz.
- Zehatzeko ahala baliatzea bere eskumen-eremuan, indarrean dagoen legeriari jarraituz oso astuntzat jotzen diren falten kasuan, betiere egiteko hori beste organo bati espresuki esleitzen ez bazaio.
- Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak espresuki esleitzen dizkien eskumen guztiak, eta, eskumen komunak direlako, oro har sailburuordeei dagozkienak.
- Bere sailean eta bere eskumeneko esparruetan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko erantzukizuna bere gain hartzea, Gobernu Kontseiluak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planean ezarritakoarekin bat etorriz.