IRAGARKIA, Ingurumen Administrazioaren Zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Sergio Comercial Recuperadora Industrial SL enpresak aurkeztutako proiektu teknikoa. Enpresa horren jarduera Mungiako (Bizkaia) Belako industrialdeko (Makoaga 16) hondakinak kudeatzea da, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-baimen bakarraren funtsezko aldaketa egiteko.

Espedientearen kodea

AAU01459_MS_2026_001

Bi hizkuntzetan idazteko teknika:

Legelari elebidunak idatzi eta itzulpen-zerbitzuek gainbegiratzea

Dokumentazioa kontsultatzeko lekua(k)

Organo eragilearen bulegoetan:Eusko Jaurlaritzako INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKOA ETA JA Saileko Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritza

Dokumentazioa aurkezteko lekua(k) (alegazioak, errekurtsoak, etab.)

Eusko Jaurlaritzaren erregistro-gaietan laguntzeko bulegoak

Zuzenean: Herritarrentzako aurrez aurre zerbitzua

Alegazioak Eusko Jaurlaritzako INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKOA ETA JA Sailaren Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritza aurrean aurkeztuko dira.