IRAGARKIA, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena, Desguaces Jesús María Etxeberria S.L. enpresak Beasaingo udalerriko Gudugarreta auzoko z/g landan hondakin ez-arriskutsuak kudeatzeko jarduerarako aurkeztu duen proiektu teknikoa jendaurrean jartzeko dena. Proiektu hori Euskal Autonomia Erkidegoan ingurumen-baimen bakarra lortzeko sustatu da.
- Informazio publikoa:
Espedientearen kodea
AAU01516_SOL_2025_001
Dokumentuak
Bi hizkuntzetan idazteko teknika:
Legelari elebidunak idatzi eta itzulpen-zerbitzuek gainbegiratzea
Dokumentazioa kontsultatzeko lekua(k)
Organo eragilearen bulegoetan:Eusko Jaurlaritzako INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKOA ETA JA Saileko Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritza
Dokumentazioa aurkezteko lekua(k) (alegazioak, errekurtsoak, etab.)
Eusko Jaurlaritzaren erregistro-gaietan laguntzeko bulegoak
Zuzenean: Herritarrentzako aurrez aurre zerbitzuaAlegazioak Eusko Jaurlaritzako INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKOA ETA JA Sailaren Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritza aurrean aurkeztuko dira.