Adimen Gaitasun Handien Garapena Sustatu Eskola Inklusiboetan. Nazioarteko I. biltzarra. Maiatzaren 13 eta 14, Bilbo

«Adimen-gaitasun handien garapena sustatu eskola inklusiboetan» lelopean, 2026ko nazioarteko biltzarrak hezkuntzako profesionalak, ikertzaileak, familiak eta arduradun politikoak bildu ditu Bilbon, maiatzaren 13 eta 14ean. Biltzarraren helburua askotariko hezkuntza-testuinguruetan talentua sustatzeari buruz modu partekatuan hausnartzea izan da. Ildo horretatik, biltzarra ikastetxeen aniztasunari eta egungo erronkei erantzungo dieten identifikazio, esku-hartze eta laguntzako bide berriak aztertzeko topagunea izan da. 

Topaketak ikerketa, legeria, irakaskuntzako praktika eta familien arteko lankidetza-kultura sustatu du, ebidentzian oinarritutako jardunbide egokiak identifikatzeko eta ikasleen garapen integralera bideratutako hezkuntzako erantzun koherenteagoak eta inklusiboagoak diseinatzeko. Biltzar honek jorratu dituen erronka nagusien artean, adimen-gaitasun handiko ikasleek bizi dituzten errealitateak ulertzea eta horiei erantzutea ahalbidetuko duten bideetan aurrera egin eta sakondu beharra dago, haien beharretara egokitutako erantzunak eskaintzeko. Hori dela eta, bikaintasuna sustatu da funtsezko erronkei aurre egiteko, errendimendu baxuari eta eskola-deskonexioari edo desmotibazioari, garapen sozioemozionalari, salbuespen bikoitzeko kasuetan hezkuntza-arloko identifikazioari eta erantzunari, bai eta familiaren eta eskolaren arteko jarduera kohesionatuaren garrantziari ere, talentuaren eta haren ongizatearen garapen osoa bermatzeko funtsezko beste alderdi batzuen artean. 

Biltzarrak, halaber, EAEn azken urteetan egindako aurrerapenei eta gaitasun handiko ikasleen arretaren hobekuntzan izan duen eraginari begiratu die. Esperientzia horiek erakusten dute sistemen, ikastetxeen eta hezkuntza-eragileen arteko lankidetzak aldaketa iraunkorrak sor ditzakeela. 

Euskal Herrian egin den kongresu aitzindari honen helburua da elkarrizketarako, inspiraziorako eta eraikuntza partekaturako nazioarteko gune bihurtzea, talentua garapen pertsonal eta sozialaren motore gisa aitortuko duen hezkuntza-eredua bultzatzeko.

1. eguna (I)

1. eguna (II)

2. eguna (I)

2. eguna (II)