Lehendakaritza

Abangoardiko Ekimena (IV)

2014ko urtarrilaz geroztik politikoki konprometitutako Europako 27 eskualdek osaturiko sarea da, espezializazio adimendunaren estrategietan batera lan egiteko. Beren xedea balio-kate europar berriak sortzea da, garapen ekonomiko eta berrikuntza handiagoak erdiestearren, Europako Batzordeak xedaturiko industria- eta berrikuntza-agendari jarraiki. Webgunea: http://www.s3vanguardinitiative.eu/

Abangoardiako Ekimenak 5 proiektu pilotu garatu ditu orain arte 3 lankidetza-alorretan: Fabrikazio Aurreratua (Fabrikazio eraginkor eta jasangarria, Fabrikazio aurreratua aurkako inguruneetako energia-aplikazioetarako eta 3D inprimaketa), Bioekonomia eta Nanoteknologia.

Fabrikazio aurreratua aurkako inguruneetako energia-aplikazioetarako» izeneko proiektu pilotuak, Euskadik eta Eskoziak batera zuzendutakoak, Europako 13 eskualde biltzen ditu; horien helburua da Europar Batasuna aurkako inguruneetako energia-sektorerako elementuen fabrikazioaren aitzindari bilakatzea, elkarrekin lan eginez (oil & gas offshore eta itsasoko berriztagarriak).

  • Helburu orokorrak: Europako eskualdeen ekonomia-hazkunde, lehiakortasun eta berrikuntza handiagoa dakartzaten espezializazio adimendunaren estrategiak sustatzea, Europa mailako balio-kate berriak sortuz.
  • Berariazko helburuak: Eskualde arteko inbertsio estrategikoak lerrokatzea; klusterren nazioartekotzea; Europako erakundeekin inbertsio publiko-pribatuak aztertzea, besteak beste.

2015eko bigarren seihilekoan, Euskadi, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak ordezkatuta, Abangoardiako Ekimenaren lehendakari bilakatu da.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila, sarearen parte da.

Euskadik parte hartzen du Interreg Europe kofinantzatutako proiektuan: “Politikak hobetu herrialdeen arteko lankidetzaren bidez: munduko balio-kate berrien hazkunderako (S34GROWTH)”.

Proiektu honen helburua finantza markoak garatzea eta hobetzea da. Proiektuan parte hartzen duten herrialdeak elkarlanean arituko dira berrikuntzako ekosistema bateratu bat sortzeko, baliabide eta esfortzuak partekatuz. Era berean, produktu eta zerbitzu berriak garatzeko enpresen eta ikerketa zentroen lankidetza beharko dute. Honenbestez, Europako industria berrituko dute, bere lehiakortasuna handituz.

Proiektu honen buruzagia Baltic Institute of Finland da eta Eusko Jaurlaritzak Scotland (Scottish Entreprise), Catalunya (Acció), Flandes, Lonbardia (Afil), Tanpere, Portugal, Skane, Zuid Holland eta Brainport Developmentekin batera egingo du lan.

2018ko martxoaren bukaeran proiektu honen lehenengo fasea amaituko da eta une horretarako agente ekonomikoen elkarrekintza areagotu nahi dute herrialdeen lankidetzako tresnak aplikatuz.

Aurrekontua 2.226.996 eurokoa da eta horietatik 1.871.735 euro Eskualde Garapeneko Europako Funtsak Interreg Europe programaren bidez finantzatuko du.

Azken aldaketako data: 2016/01/21