2025-2 azterketaldiko mintzamen probaren berrikuspena

Deskribapena


Xedea

Ikasleei 2025-2 azterketaldiko mintzameneko proba berrikusteko eskatzeko aukera eskaintzea.

  • Azterketariak, egin dituen probetan lortutako kalifikazioak berrikusteko eskaria egin ahal izango du mailako epaimahaiaren aurrean.
  • Desadostasun hutsa adieraztea ez da oinarri nahikoa izango erdietsitako kalifikazioaren berrikuspena eskatzeko. Beraz, oinarri teknikorik gabeko kalifikazio-berrikuspenen eskaerak gaitzetsiak izango dira.

Nori dago zuzenduta


Euskara ikasleak

2025-2 deialdian mintzamen proba egin duten eta azterketa berrikusteko eskatu nahi duten ikasleei.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • HABE - Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea > Zuzendaritza Nagusia

Ebazten duen erakundea

  • HABE - Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea > Zuzendaritza Nagusia

Kontaktu-informazioa


  • Helbidea: Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6. (20018 DONOSTIA)
  • Telefonoa: 943 022600
  • Emaila: info@habe.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1263802

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea (2. azterketaldia)


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
  3. Sartu online inprimaki honetara.
  1. Sartu online inprimaki honetara eta bete (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
  2. Inprimatu bete duzun eskabidea, eta eskuz sinatu.
  3. Aurkeztu eskabidea eta beharrezko dokumentazioa prozeduran ezarritako epean eta lekuetan.