Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

2023ko Euskadiko nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza azokak

Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza azokak 2023

Bertakoa, gure altxorrik handiena

Bizi-ohitura osasungarriekin berriz lotzea, euskal kostaldea mokadu batean dastatzea, mendeetako tradizioa dantza batean ikustea, faltan bota ditugun eta bizitzaz betetzen gaituzten ospakizunetan elkar topatzea…

Gure azoketako batera joatea askoz haratago doan esperientzia baten abiapuntua da. Gida honetan aurkituko dituzun nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza-azoken bidez, gure altxorrik handiena ezagutzera gonbidatzen zaitugu: gure baratzea, gure basoa, gure itsasoa, gure artisautza, gure kultura.

Izan ere, gure inguruko lehen sektoreko langileei laguntzea kalitatearen, konfiantzaren eta hurbiltasunaren aldeko apustua egitea da, iraunkortasuna sustatzea, tokiko ekonomiari eustea, gure tradizioen etorkizuna sustatzea.

Hurbildu zaitez eta ezagutu gure altxorrik handiena.

  • OHARRA:

- Martxoaren 19an, igandea, Bakioko Udalak antolatutako Bakioko San Jose Azokan (Zubiaurrealde auzoa), Bizkaiko Txakolina jatorri deiturako txakolinaren uzta aurkeztuko da. Bertako eta eskualdeko produktuak ere erakutsiko dira.

- Laudioko Dolores Ostiraleko azoka, gidan martxoaren 30ean agertzen dena, 2023ko martxoaren 31n ospatuko da..

- Larrabetzuko Txakolin Eguna, gidan martxoaren 26an agertzen dena, 2023ko apirilaren 2an ospatuko da.

Azken aldaketako data: