Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

2022ko Euskadiko nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza azokak

Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza azokak 2022

Etxean landatutako produktuen zapore ezinhobea, gure arrantzaleek bildutako arrainetan islatutako Kantauriko urdina, musika eta jai giroa, lore eta landare postuen lurrina, artisau-produktu paregabeen maitasuna eta ilusioa...

Orrialde hauetan aurkituko dituzun 380 nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza azoketako batera joatea esperientziez eta sentsazioez aberastea da.

Azoka, erakusketa, jarduera, herri kirol, gastronomia eta askoz gehiagoz gozatzeko topagunea. Gure inguruneko lehen kalitateko produktuak erosteko aukera izateaz gain, gure lehen sektoreko langileen bizibidea, ahalegina eta dedikazioa babesten arituko zara, orainaldi eta etorkizun jasangarriaren alde eginez, gure tradizioak eta jatorriak ahaztu gabe.

Orain badakizu non gauden, bazatoz?


OHARRA:

Okondoko XXIII Baserri Azokaren ospakizuna 2022ko maiatzaren 28ra, larunbata, atzeratu da.

Azken aldaketako data: