Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

2021eko Euskadiko nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza azokak

Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza azokak 2021

Gida honek 2021eko 350 ekimen baino gehiago biltzen ditu, gure ekoizleekin, alegia, Euskadiko itsas eta landa-munduko protagonistekin, zuzeneko harremana lantzeko ateak irekitzeko.

Egoera bizi-biziak: elkarrizketa alaiak; baratzeko, baserriko eta itsasoko produktuen kolore distiratsuak; tokiko enogastronomiaren usain erakargarriak eta euskal zapore bereziak.

Azoketara joatea elementu horiez guztiez elikatzea eta gure lurrarekin konprometitutako gizon eta emakumeek egindako lanaren balioa nabarmentzea eta ezagutzea da, gure nortasuna baloratuz eta gure gizarteari ekartzen dizkion onurak bermatuz.

Nekazaritzako elikagaiak dastatzea eta erostea, adin guztietako jendeari zuzendutako jardueretan parte hartzea, herri-kiroletako abileziekin eta indarrarekin hunkitzea eta eskulangintzako erakusketez gozatzea.

Azken aldaketako data: