[INNOVACION-EMPRENDIZAJE] 2013-2014 ikasturtean garatzen diren berrikuntza- eta ekintzailetza-proiektuak sustatzea xede duten diru-laguntzetarako deia egiten da; izan ere, halako proiektuak beharrezkoak dira Lanbide Heziketaren prestakuntza-eskaintza egokitzeko produkzio-sistemaren premietara.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
2013-2014 ikasturtean garatzen diren berrikuntza- eta ekintzailetza-proiektuak sustatzea xede duten diru-laguntzetarako deia egiten da; izan ere, halako proiektuak beharrezkoak dira Lanbide Heziketaren prestakuntza-eskaintza egokitzeko produkzio-sistemaren premietara.
Deialdi horren helburua da finantzabideak eskaintzea, berrikuntza- eta ekintzailetza-proiektuak gauzatzen dituzten irakasleak erabat edo partez liberatzeko. Irakasle horien egitekoa, izan ere, ezagutza gainerako ikastetxeei transferitzea izango da.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza ez-unibertsitarioko ikastetxe pribatu edo itunpekoak
Informazio xehatua
Ekakizunak:
- 2012-13 ikasturtean Lanbide Heziketa heziketa-zikloak itunduta edo hitzartuta zituzten ikastetxeak
- Legez eratuta eta baimendua egotea
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
-
Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza ez-unibertsitarioko ikastetxe publikoak
Informazio xehatua
Ekakizunak:
- Udal-titulartasuneko ikastetxeak
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
- 2012-13 ikasturtean Lanbide Heziketa heziketa-zikloak hitzartuta zituzten ikastetxeak
- Edozein administraziotatik edo erakunde publiko zein pribatutatik jasotako diru-laguntza, laguntza, sarrera edo bestelako baliabideak eskatu eta jaso izana.
- Entitate eskatzaileak ez dauka diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor penal edo administratiborik.
- Entitate eskatzaileak ez dago diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko gaitasunik gabe uzten duten lege-debekuen eraginpean, beren-beregi sexu-diskriminazioagatiko1 lege-debekuen eraginpean.
Berrikuntza- eta ekintzailetza-proiektu hauei dagozkien diru-laguntzak bi alditan ordainduko dira, honela:
- Lehenengo aldian, onuradun bakoitzari dagokion zenbatekoaren % 50 ordainduko da, betiere 16.1 artikuluko epea igaro bada eta diru-laguntzari uko egin ez bazaio.
- Bigarren aldian, gainerako zenbatekoa ordainduko da, diruz lagundutako jarduera amaitu eta sortutako gastuak agiri bidez justifikatu ondoren.
-
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea.Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Justifikazioa
Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Epea luzatzea
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (49. artikuluan)
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Eskaera zuzendu
Eskaerak ez baditu betetzen deialdiaren arauan ezarritako baldintzak, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Ez badituzu zuzentzen, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula suposatuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatzen dizkizun agiriak, zuzentzeko eskaera jakinarazten baldin bazaizu
- beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta administrazioak ez eskatu
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Jakinarazpenetarako datuak aldatzea
Espedientea ireki badago, jakinarazpenetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala aldatu ditzakezu.
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Atzera egitea
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Uko egin
Ebazpena eman ondoren, uko egiteko aukera dago. Uko eginez gero, babesten zaituzten eskubideak galtzen dira.
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)
Aurkeztu beharreko dokumentuak
- Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua
-
Gora jotzeko errekurtsoa
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)
Aurkeztu beharreko dokumentuak