[IKT - Euskara Teknologia Berrietan (13/14) - Atariak]  IKT - Euskarazko atariak edo webguneak

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

LABURPENA
Xedea

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietan euskara sustatu, garatu edota normalizatzeko diru-laguntzak ematea: euskarazko atari edo webguneak.

Euskarazko atari edo webguneak. Honako helburu hauek dituzten egitasmoak izango dira diru-laguntza gai:

  • Euskarazko atari edo webgune berriak sortzea.
  • Aurretik sortutako euskarazko webguneak zerbitzu, funtzionalitate edota eduki berriz hornitzea.
Entitateak edo pertsona eskatzaileak
  • Pertsona juridiko pribatuak informazio zehatza
    Betekizunak:
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

      Betebehar hau bakar-bakarrik egiaztatu beharko da eskatzaileak Nafarroako Foru Erkidegoan ordaintzen dituenean zergak.

    • Ekonomia-jardueren gaineko zerga: dagokion epigrafean inskribatuta egotea.
    • Legez eratuta egotea
    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea

      Merkataritza-sozietate (SA eta SM), kooperatiba, elkarte eta fundazioen kasuetan, legezko ordezkariak justifikatu egin behar du ordezkaritza-ahalorde nahikoa duela.

  • Enpresaburu indibiduala edo autonomoa informazio zehatza
    Betekizunak:
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.
    • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.
    • Ekonomia-jardueren gaineko Zerga: dagokion epigrafean inskribatuta egotea.
Prozeduraren betekizunak
  • Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Euskararen Erakunde Publikoa / Office Public de la Langue Basquek hizkuntza normalkuntzarako sinatutako hitzarmen markoaren aurtengo diru-laguntzen deialdiaren onuraduna ez izatea. informazio zehatza

    Ez da beharrezkoa dokumenturik eranstea betebehar hau betetzen dela ziurtatzeko. Eskabide-orrian dagokion erantzukizunpeko edierazpena hautatu behar da.

  • Burutu nahi den egitasmoa burutu ahal izateko jabego intelektualari loturiko elementuen ustiapen-eskubideen jabe izatea. informazio zehatza

    Burutu nahi den egitasmoa burutu ahal izateko beharrezkoa baldin bada jabego intelektualari loturiko elementuen ustiapen-eskubideen jabe izatea, eskatzaileak dagokion erantzukizunpeko adierazpena hautatu beharko du eskaera egiterakoan.

  • Diru-laguntza gai diren egitasmoek araudian ezarritako baldintzak bete behar dituzte. informazio zehatza

    Diru-laguntza gai diren egitasmoek honako betebehar hauek dituzte:

    • Euskararen kalitatea bermatzea, Euskaltzaindiak emandako arau eta gomendioak aintzakotzat hartuz eta betez.
    • Indarrean dauden lege eskakizunak bete beharko dituzte jabego intelektualari, egile-eskubideei, lege-gordailuari, banaketari eta abarri dagokienez.
    • Laguntza-gai diren egitasmoek giza eskubideak eta pertsonen arteko bizikidetasun-balioak errespetatu beharko dituzte. Ondorioz, egitasmo horiek ezin izango dute herritarrei iraingarri gerta dakiekeen ikur edo elementurik jaso, ezta beren duintasunari kalte egiten dieten edo indarkeriaren justifikazioa iradokitzen duten ikur edo elementurik ere.
    • Adierazpen- eta informazio-askatasunari begirunea erakustea. Horretarako, nork bere deontologiako arauak beteko ditu eta, aldi berean, politika-aniztasuna eta politika-, gizarte- eta kultura-taldeei zor zaien aukera-berdintasuna bermatuko duen informazio egiazkoa eta objektiboa sustatuko du.
    • Hizkera sexistarik ez erabiltzea, eta gizonen eta emakumeen rolei dagokienez, erabilera estereotipaturik ez egitea.
    • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren menpeko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak emandako babesaren berri adieraztea.
    • Egitasmo orok gastu- eta sarrera-aurrekontu orekatua izan behar du ezinbestean. Ondorioz, aurrekontu orekaturik ez duen egitasmoa kanpoan utziko da.
    • Defizitarioak diren egitasmoei bakarrik eman ahal izango zaie diru-laguntza. Hots, begiz jotako gastuak, eskatzailearen finantzaketa propioarekin estali ezin dituzten egitasmoei. Ondorioz, defizitarioak ez diren egitasmoak lehiaketatik kanpo utziko dira.

    Atari eta webguneei dagokienez:

    • Euskarazko atari edo webguneek etengabe eguneratzeko plangintza eduki beharko dute, bai eta gunea ezagutarazteko plana ere.
    • Webguneek agerian edo ezkutuan egongo den bisita-neurgailua eduki behar dute. Ezkutuan bada, entitate eskatzaileak izandako bisita-kopurua ikusi ahal izateko beharrezkoa den aukera teknikoa emango dio Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzari.
    • Euskarazko eduki berrien kasuan, horiek zabaltzeko edo ezagutarazteko plangintza zehaztuko da.

    Diru-laguntza gai den egitasmoaren gastuei zein egitasmoaren beraren ezaugarriei buruzko datuak PDF formulario betegarrien bidez aurkeztuko dira:

    • Egitasmoaren deskripzio teknikoa
    • Aurrekontua
  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea. informazio zehatza

    Eskaera egiterakoan, dagokion erantzukizunpeko adierazpena hautatuko da.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak edo erakunde autonomiadunek ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntzaren batzuk eman izana dela-eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da onuradunei diru-laguntzak eman eta, kasua balitz, ordaindu ahal izateko. informazio zehatza

    Ez da beharrezkoa dokumenturik aurkeztea betebehar hau betetzen dela egiaztatzeko. Eskaera egiterakoan dagokion erantzukizunpeko adierazpena hautatu behar da.

  • Laguntza-deialdi honetatik kanpo geratzen dira ondoren adierazten diren estatu laguntza erregimenaren bidez legez kanpoko eta bateraezinak diren diru-laguntzak jaso dituzten erakundeak: Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR 49/99 eta CR 58/99); Gipuzkoa I, Gipuzkoa II eta Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 eta CR 59/00) eta Bizkaia I, Bizkaia II eta Bizkaia III ( CR 52/99, CR 54/99 eta CR 60/00) baldin eta jasotako diru-laguntza eta dagozkion interesak blokeatutako diru-kontu batera itzuli ez badituzte. informazio zehatza

    Ez da beharrezkoa dokumenturik aurkeztea betebehar hau betetzen dela egiaztatzeko. Eskaera egiterakoan dagokion erantzukizunpeko adierazpena hautatu behar da.

  • Laguntza-deialdi honetara ezin izango dira aurkeztu zigor eta administrazioaren arloan diru-laguntza publikoak jasotzeko debekurik dutenak, ezta laguntzak jasotzeko ezgaitzen dituen legezko debekuetan sartuta daudenak ere. Era berean, ezin izango da sexu arrazoiengatik diskriminaziorik egitearren zigortutakoa izan, otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, Emakume eta Gizonen Berdintasunari buruzkoak, xedatutakoaren arabera. informazio zehatza

    Ez da beharrezkoa dokumenturik aurkeztea betebehar hau betetzen dela egiaztatzeko. Eskaera egiterakoan dagokion erantzukizunpeko adierazpena hautatu behar da.

  • BEZ aurkeztetik salbuetsita dagoela ziurtatzea, baldintza hori betetzen denean
Diru kopurua
504.000
Prestazio ekonomikoa
  • Egitasmo bakoitzari esleitutako diru-laguntza, ez da Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari eskatutakoa baino handiagoa izango. Gehienez ere, hogeita hamar mila euro (30.000 euro) izango da eta, gutxienez, bi mila euro (2.000 euro).
  • Entitate bakoitzak ezingo ditu deialdi honetara bost egitasmo baino gehiago aurkeztu.
  • Entitate bakoitzak ezingo ditu Agindu honetatik 90.000 euro baino gehiago eskuratu.
  • Egitasmo bakoitzaren gastu-aurrekontua ezin izango da 50.000 euro baino gehiagokoa izan.
  • Egitasmo orok gutxieneko finantzaketa-maila propioa izan behar du ezinbestean, % 40koa hain zuzen ere.
  • Diru-laguntza eduki-sorkuntzarako eskatzen denean, atal horretarako gehienez ere 20.000 euroko gastua hartuko da kontuan.
  • Diru-laguntza produktu baten lokalizaziorako eskatzen denean, itzulpenetarako gehienez ere 10.000 euroko gastua hartuko da kontuan.
  • Langile-gastuen atalean, egitasmoaren kudeaketa-gastuetarako gehienez ere gainontzeko langile-gastuen guztirakoaren % 10a hartuko da kontuan.
  • Bestelako gastuak (funtzionamendu-gastuak barne). Atal honetan, gehienez ere, langile-gastuaren % 10 hartuko da kontuan, eta bestelako gastu horiek zein kontzepturi dagozkion zehaztuko da.
Ordainketa:

Agindu honetan oinarrituz emandako diru-laguntzen ordainketak bi zatitan egingo dira, era honetara:

  1. Lehenengo ordainketan diru-laguntza osoaren ehuneko hirurogeita bost (% 65) ordainduko da, diru-laguntza jasotzea onartzen den egunetik hasi eta bi (2) hilabeteko epean.
  2. Bigarren ordainketan, hala badagokio, gainerako ehuneko hogeita hamabosta (% 35) ordainduko da, diru-laguntza justifikatzeko agiri guztiak jaso eta ontzat eman ondoren. Edozein modutan ere, bigarren ordainketa hau 2014an burutuko da kasu guztietan.
ESKABIDEA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
  • Eskaera egitea eta dokumentazioa aurkeztea
    Aurkeztu beharreko agiriak
Diru-laguntzaren izapide bereziak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Hirugarrenaren datuen alta/aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan

    Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

    Aurkeztu beharreko agiriak
  • Diru-laguntzaren onarpena

    Diru-laguntza esleitzeko ebazpenaren jakinarazpena jasotzen den egunaren biharamunetik hamar (10) egun balioduneko epean diru-laguntzaren onuradunak berariaz eta idatziz uko egin ezean, diru-laguntza onartutzat emango da.

    Aurkeztu beharreko agiriak
  • Justifikazioa

    Esleitutako diru-laguntzaren zenbatekoa edozein delarik ere, diru-laguntzaren onuradun orok diruz lagundutako egitasmoaren gauzatzea justifikatu behar du, ezinbestean, Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzaren aurrean. Justifikazioari ekiteko, diru-laguntza esleitzeko orduan erabilitako gastu-aurrekontu onartua erabiliko da. Onartutako aurrekontuaren % 100 justifikatu beharko da.

    2014ko urtarrilaren 31ra arteko epea dago justifikazioak aurkezteko.

    Aurkeztu beharreko agiriak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek ez dira nahitaezkoak. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
  • Jakinarazpenetarako datuak aldatzea

    Espedientea irekita badago, jakinarazpenetarako datuak, eta hizkuntza aldatu ditzakezu.

    Aurkeztu beharreko agiriak
  • Eskaera zuzendu

    Eskaerak ez baditu betetzen deialdiaren arauan ezarritako baldintzak, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Ez badituzu zuzentzen, eskaeran atzera egin duzula pentsatuko da.

    Agiri hauek aurkez ditzakezu:

    • Administrazioak eskatzen dizkizun agiriak, zuzentzeko eskaera jakinarazten baldin bazaizu.
    • Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta administrazioak ez eskatu.
    Aurkeztu beharreko agiriak
  • Atzera egitea

    Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.

    Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.

    Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administraizoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90 eta 91garren artikuluetan)

    Aurkeztu beharreko agiriak
  • Uko egin

    Ebazpena eman ondoren, uko egiteko aukera dago.

    Uko eginez gero, babesten zaituzten eskubideak galtzen dira.

    Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administraizoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90 eta 91garren artikuluetan)

    Aurkeztu beharreko agiriak
ERABAKIA ETA ERREKURTSOAK
Deialdia egiten duen organoa
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura / Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza > Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritza
Ebazten duen organoa
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza
Ebazteko epea
Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik sei hilabeteko epean .
Diru-laguntzaren emateko mota
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Ebazpenaren buruzko informazioa
ikt 2013_ebazpena_euskadinet.pdf (PDF , 174.14 Kb) [2013/10/17]
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  3 hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)

     

    Aurkeztu beharreko agiriak
Kontaktu-datuak

Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritza:

  • Ane Crespo 945 019458
  • Elene Etxezarreta 945 019298
  • Jone Aboitiz 945 019298

E-posta helbidea: euskara-ikt@ej-gv.es