[HEDABIDEAK _2013_E]  Internet bidezko hedabideak eta berri-agentziak

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

LABURPENA
Xedea

Euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzea

Entitateak edo pertsona eskatzaileak
  • Pertsona juridiko pribatuak informazio zehatza
    Betekizunak:
    • Legez eratuta egotea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
    • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Enpresaburu indibiduala edo autonomoa informazio zehatza
    Betekizunak:
    • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Ekonomia-jardueren epigrafe honetan inskribatuta egotea
    • Pertsona fisikoaren identitatea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
Prozeduraren betekizunak
  • Eskatzailea den entitate pribatuaren kapitala ez dela gehiena publikoa, eta haren fundazio-ondarea edota gobernnu- edo zuzendaritza-partaidetza ez dela nagusiki publikoa informazio zehatza

    Betebehar hau egiaztatzeko ez da beharrezkoa agiririk aurkeztea. Eskabidean dagokion zinpeko aitorpena markatu behar du.

  • Eskatzaileak ez duela jaso Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak xede berberarekin 2013. urtean emandako diru-laguntzarik informazio zehatza

    Betebehar hau egiaztatzeko ez da beharrezkoa agiririk aurkeztea. Eskabidean dagokion zinpeko aitorpena markatu behar du.

  • Hedabide orok gastu- eta sarrera-aurrekontu orekatua izan behar du eta gutxieneko finantzaketa-maila propioa.
  • Eskatzailea ez dela onuradun izan, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Euskararen Erakunde Publikoa/Office Public de la Langue Basquek hizkuntza normalkuntzarako sinatutako hitzarmen markoaren baitan, 2013ko diru-laguntzen deialdian. informazio zehatza

    Betebehar hau egiaztatzeko ez da beharrezkoa agiririk aurkeztea. Eskabidean dagokion zinpeko aitorpena markatu behar du.

  • Burutu nahi den egitasmoa egin ahal izateko jabetza intelektualari loturiko elementuen ustiapen-eskubideen jabea dela informazio zehatza

    Betebehar hau egiaztatzeko ez da beharrezkoa agiririk aurkeztea. Eskabidean dagokion zinpeko aitorpena markatu behar du.

  • Diruz lagundutako egitasmoaren betebeharrak informazio zehatza

    -         Euskara hutsezko egunkari eta aldizkariak:

    • 2013ko urtarrilaren 1ean kalean izan behar du ezinbestean.
    • Gutxieneko kalitate-estandarrak bete behar dira.
    • Maiztasuna: gutxienez ere, astebeteko maiztasuna izan behar dute.
    • A Agerian edo ezkutuan egongo den bisita-neurgailua eduki behar dute. Ezkutuan bada, eskatzaileak izandako bisita-kopurua ikusi ahal izateko beharrezkoa den aukera teknikoa emango dio Euskara Sustatzeko Zuzendaritzari.

    -         Zati batean edo osorik euskaraz ari diren irratiak:

    • 2013ko urtarrilaren 1ean kalean izan behar du ezinbestean.
    • Emisioa zuzenekoa izango da.
    • Emisio-orduak: astero-astero, gutxienez ere, 25 orduz euskaraz emititzea. Aipaturiko orduon zenbaketa egiteko orduan ez da aurretiaz emititutako programen birjartzeari dagokion ordu-kopurua kontuan hartuko, ezta musika hutsezko programei dagokiena ere. Era berean, ez dira inoren programa edo informazio-tartearen aldi bereko zein diferitutako emanaldiei dagozkien orduak kontuan hartuko.
    • Agerian edo ezkutuan egongo den bisita-neurgailua eduki behar dute. Ezkutuan bada, eskatzaileak izandako bisita-kopurua ikusi ahal izateko beharrezkoa den aukera teknikoa emango dio Euskara Sustatzeko Zuzendaritzari.

    -         Zati batean edo osorik euskaraz ari diren telebistak:

    • 2013ko urtarrilaren 1ean kalean izan behar du ezinbestean.
    • Emisioa zuzenekoa izango da.
    • Emisio orduak: astero-astero, gutxienez ere, 10 orduz euskaraz emititzea. Aipaturiko orduon zenbaketa egiteko orduan ez da aurretiaz emititutako programen birjartzeari dagokion ordu-kopurua kontuan hartuko, ezta musika hutsezko programei dagokiena ere. Era berean, ez dira inoren programa edo informazio-tartearen aldi bereko zein diferitutako emanaldiei dagozkien orduak kontuan hartuko.
    • Agerian edo ezkutuan egongo den bisita-neurgailua eduki behar dute. Ezkutuan bada, eskatzaileak izandako bisita-kopurua ikusi ahal izateko beharrezkoa den aukera teknikoa emango dio Euskara Sustatzeko Zuzendaritzari

    - Notiziak euskaraz ematen dituzten berri-agentzien kasuan, egunero, gutxienez ere, 12 albiste berri zabaldu beharko dituzte, jarduera hori urte osoan gauzatuz

  • Eskatzaileak adierazi beharko du beste administrazio publiko edo erakunde publiko nahiz pribatu batzuetatik Agindu honetan araututako diru-laguntzaren helburu bera duen laguntzarik eskatu duela eta, kasua balitz, eman egin diotela. informazio zehatza

    Eskabidean dagokion zinpeko aitorpena markatuko da.

    • Beste diru-laguntzarik jaso ez den kasuetan, ez da beharrezkoa beste dokumentaziorik aurkeztea.
    • Beste diru-iturririk badago edo eskatu bada, gainerako dokumentazioarekin batera aurkeztu beharreko "aurrekontua" izeneko formularioan osatu beharko du informazioa.
  • Zigor eta administrazioaren arloan diru-laguntza publikoak jasotzeko debekurik ez duela, eta ez dagoela sartuta laguntzak jasotzeko ezgaitzen duten legezko debekuetan. Era berean, ez duela inolako zigorrik sexu arrazoiengatik diskriminaziorik egitearren, otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, Emakume eta Gizonen Berdintasunari buruzkoak, xedatutakoaren arabera informazio zehatza

    Betebehar hau egiaztatzeko ez da beharrezkoa agiririk aurkeztea. Eskabidean dagokion zinpeko aitorpena markatu behar du.

  • Eskatzailea ez dagoela, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak edo erakunde autonomiadunek ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntzaren batzuk eman izana dela-eta, horiek itzultzeko edo zigortzeko izapidetzen ari den prozeduraren batean. informazio zehatza

    Betebehar hau egiaztatzeko ez da beharrezkoa agiririk aurkeztea. Eskabidean dagokion zinpeko aitorpena markatu behar du.

  • Eskatzailea ez dela izan, estatu laguntza erregimenaren bidez, legez kanpoko eta bateraezinak diren diru-laguntza hauen onuradun: Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR49/99 eta CR58/99); Gipuzkoa I, Gipuzkoa II eta Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 eta CR 59/00) eta Bizkaia I, Bizkaia II eta Bizkaia III (CR 52/99, CR 54/99 eta CR 60/00), eta onuraduna izan bada, jasotako diru-laguntza eta dagozkion interesak blokeatutako diru-kontu batera itzuli dituela informazio zehatza

    Betebehar hau egiaztatzeko ez da beharrezkoa agiririk aurkeztea. Eskabidean dagokion zinpeko aitorpena markatu behar du.

Diru kopurua
485.500 euros
Prestazio ekonomikoa
Ordainketa:

Agindu honetan oinarrituz emandako diru-laguntzen ordainketak bi zatitan egingo dira:

a) Lehenengo ordainketan diru-laguntza osoaren %65 ordainduko da, onarpena jasotzen den egunean hasi eta 2 hilabeteko epean.

b) Bigarren ordainketan, hala badagokio, gainerako %35a ordainduko da, diru-laguntza justifikatzeko agiri guztiak jaso eta ontzat eman ondoren, hilabeteko epean.

ESKABIDEA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Diru-laguntzaren izapide bereziak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Laguntza Onartzea

    Emandako laguntzarekin konforme baldin bazaude, ondorengo inprimakia betez onar dezakezu. Administrazioak ordainketa egiteko egin beharreko izapideekin jarraituko du.

    Aurkeztu beharreko agiriak
  • Hirugarrenaren datuen alta/aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan

    Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

    Aurkeztu beharreko agiriak
  • Justifikazioa

    Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

    Aurkeztu beharreko agiriak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek ez dira nahitaezkoak. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
ERABAKIA ETA ERREKURTSOAK
Deialdia egiten duen organoa
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura / Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza > Euskara Sustatzeko Zuzendaritza
Ebazten duen organoa
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza
Ebazteko epea
Sei hilabetekoa, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita
Diru-laguntzaren emateko mota
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  3 hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)

     

    Aurkeztu beharreko agiriak