[ASO 2013]  Indarkeria-portaerei buruzko sentsibilizazio eta prebentziorako jarduerak eta emakumeen aurkako indarkeriaren biktimei arreta eta babesa emateko jarduerak bultzatzen eta sustatzen dituzten erakunde, elkarte eta fundazioei 2013. urtean zehar diru-laguntzak emateko aukera arautzen eta deitzen duena.

EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea

LABURPENA
Xedea

Ebazpen honen xedea da Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeak irabazi asmorik gabeko elkarte, erakunde eta fundazioei eman beharreko diru-laguntzak arautzea, 2013. urtean zehar hainbat proiektu eta jarduera egiteko, horien xedea izanik emakumeen aurkako indarkeria prebenitzea, herritarrei zuzendutako indarkeriazko portaerei buruz sentsibilizatzea, biktimei arreta eta babesa eskaintzea, bere aurrekontuan kontsignatutako kredituek zehazten dituzten mugen barruan.

Era berean, diru-laguntzaren xede izango da emakumeen aurkako indarkeriaren biktimen aldeko beste edozein jardun mota, betiere administrazio publikoek gai horretan emandako zerbitzuak osatzen edo berritzen dituztela egiaztatzen bada. Justifikazio hori erakunde eskatzailearen jarduera-programan bilduko da, eta proposatzen diren zerbitzuen argudiatze egokia eta administrazio publikoek emandako zerbitzuen zerrenda xehatua barne hartuko ditu, aurkeztutako proiektuek osatu edo berritu nahi dituzten alderdiak zehaztuz.

Nori zuzendua:

Ebazpen honetan arautzen diren diru-laguntzak honako hauek eskatu ahal izango dituzte: Euskal Autonomia Erkidegoan finkatuta dauden eta Euskadiko elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen aplikazio-eremuaren barruan dauden irabazi asmorik gabeko elkarte eta erakundeek, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 legearen aplikazio-eremuaren barruan dauden fundazioek; erakunde eskatzaile guztiek, beren izaera juridikoa edozein izanik ere, beren xedeen artean ebazpen honen 1.1 artikuluan aipatutakoren bat izan beharko dute.

Eskabideak aurkezteko epea:

Eskabideak aurkezteko epea 2013ko irailaren 13ko 24:00etan amaituko da.

Prozeduraren betekizunak
  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea. informazio zehatza

    Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.

    Bestelako finantziazio-iturririk eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.

     

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea. informazio zehatza

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei informazio zehatza

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko

  • Baztertuta geratuko dira estatu-mailako laguntza-erregimenen barruan legez kontrako edo bateraezintzat jo diren laguntza hauetako bat jaso duten erakundeak, laguntza bera eta dagozkion interesak kontu blokeatu batera bueltatu edo sartu ez badituzte: ¿ Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR 49/99 eta CR 58/99) ¿ Gipuzkoa I, Gipuzkoa II eta Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 eta CR 59/00) ¿ Bizkaia I, Bizkaia II, Bizkaia III (CR 52/99, CR 54/99 eta CR 60/00 informazio zehatza

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko. Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.

  • Azken zerga-ekitaldietan Minimis erregimenari atxikitako laguntzarik jaso izanez gero, jakinaraztea informazio zehatza

    Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.

    Bestelako finantziazio-iturririk eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak - Minimis" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.

Diru kopurua
260.000
Prestazio ekonomikoa

Muga:

Diru-laguntzaren zenbatekoa, baremo hauen arabera kalkulatuko da:

  • Onartutako aurrekontuaren % 100 arte, esleipen-irizpideen arabera 91 eta 100 puntu artean lortzen dutenentzat.
  • Onartutako aurrekontuaren % 90 arte, esleipen-irizpideen arabera 81 eta 90 puntu artean lortzen dutenentzat.
  • Onartutako aurrekontuaren % 80 arte, esleipen-irizpideen arabera 71 eta 80 puntu artean lortzen dutenentzat.
  • Onartutako aurrekontuaren % 70 arte, esleipen-irizpideen arabera 61 eta 70 puntu artean lortzen dutenentzat.
  • Onartutako aurrekontuaren % 60 arte, esleipen-irizpideen arabera 51 eta 60 puntu artean lortzen dutenentzat.
  • Onartutako aurrekontuaren % 50 arte, esleipen-irizpideen arabera 50 puntuko puntuazioa lortzen dutenentzat.

Proiektu eta erakundeko gehienezko hainbatekoa 30.000€koa da.

Bestetik, jakin, deialdi honetan ezarritako diru-laguntzak bateragarriak dira gainerako erakunde publiko edo pribatu guztiek helburu berarekin ematen dituztenekin, gain-finantzaketarik gertatu ezean. Gainfinantzaketa egonez gero, diru-laguntza dagokion gehieneko mugaraino murriztuko da.

Diruz lagun daitezkeen gastuak:

Diruz laguntzeko gastutzat hartuko dira nahitaez beren egikaritzapenari lotuta daudenak eta proiektuaren memorian deskribatuta daudenak; egindako gastutzat joko da erakunde eskatzaileak 2013ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean benetan ordaindu duena.

Funtzionamendu-gastu arruntak izango dira erakunde eskatzaileak aurkeztutako jardueraren aurrekontu banakatu eta xehatuan agertzen direnak, eta lotura zuzena izan behar dute jardueraren garapenarekin. Gastu horiek ezingo dira ezein kasutan proiektuaren kostu osoaren % 10 baino handiagoak izan.

Langile-gastuak (soldatak eta Gizarte Segurantza) soilik barne hartuko dira horiek jasotzen dituzten pertsonek diruz lagundutako proiektuaren garapenean esklusiboki dihardutenean.

Ezin izango da diruz laguntzeko moduko gastutzat hartu BEZaren zenbateko kengarria, erakunde eskatzaileak zerga horren aitorpena egin beharra duenean.

Ordainketa:

Diru-laguntzaren ordainketa zatika egingo da; diru-laguntzaren ehuneko hirurogeita hamabosta 12.d) artikuluan adierazitako epea igaro ondoren ez bada ukorik egin, Elkarteen edo Fundazioen erregistroan erregistratuta dagoela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu ondoren. Gainerako ehuneko hogeita bosta, diruz lagundutako jarduerek sortutako gastu guztiak justifikatu ondoren ordainduko zaie erakunde onuradunei.

ESKABIDEA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
  • Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

    "Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan.

    Aurkeztu beharreko agiriak
Diru-laguntzaren izapide bereziak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Justifikazioa

    Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

    Aurkeztu beharreko agiriak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek ez dira nahitaezkoak. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
ERABAKIA ETA ERREKURTSOAK
Deialdia egiten duen organoa
  • EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea > EMAKUNDEko Zuzendaritza
Ebazten duen organoa
  • EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea > EMAKUNDEko Zuzendaritza
Ebazteko epea
Prozedura ebazteko eta ebatzitakoa interesdunei jakinarazteko gehieneko epea hiru hilabetekoa izango da, dagokion laguntzen deialdiaren agindua argitaratzearen hurrengo egunetik zenbatzen hasita, eta epe horren ostean ebazpenik adierazten ez bada, diru-laguntzaren eskaera ukatu dela ulertu beharko dute erakunde interesdunek, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 44.1 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.
Diru-laguntzaren emateko mota
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Errekurtsoak
  • Aukerako berraztertzeko errekurtsoa

    Aukerako berraztertzeko errekurtsoari buruzko informazioa

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    •  Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  Hilabete 1.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.

    •  Zer errekurtso jar dezakezu gero?

     Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.

    Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. Titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)

     

    Aurkeztu beharreko agiriak
Kontaktu-datuak

Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundea
Manuel Iradier, 36
01005 Vitoria-Gasteiz (Araba)
Tfnoa. 945.01.67.00
emakunde@ej-gv.es
http://www.emakunde.euskadi.net