Diru-laguntzak esleitzea enplegatuen prestakuntza-plan edo programak aurkezten dituzten EAEko administrazio publikoei, 2013ko ekitaldian.
Ordezkaritzaren xedapena aurkeztu behar da entitatearen ordezkariak izapidetza egiten badu. Ez da aurkeztu behar erakunde-ziurtagiriaren bitartez egiten bada.
Ordezkaritzaren xedapena aurkeztu behar da entitatearen ordezkariak izapidetza egiten badu. Ez da aurkeztu behar erakunde-ziurtagiriaren bitartez egiten bada.
Ordezkaritzaren xedapena aurkeztu behar da entitatearen ordezkariak izapidetza egiten badu. Ez da aurkeztu behar erakunde-ziurtagiriaren bitartez egiten bada.
Erakunde bakoitzak prestakuntza-plan edo programa bakarra aurkeztu ahal izango du.
Plan edo programa horrek erakunde bakoitzaren menpeko organismoetako langileak ere kontutan hartu ahal izango ditu.
Prestakuntza-plan edo programak, gutxienez, honako eduki hau izango du:
Prestakuntza-plan edo programek, berariazko prestakuntza-eskaintzaz gain, honako ekintza hauetakoren bat edo batzuk jaso ahal izango dituzte:
| Erakundeak | Mugak |
|---|---|
| EAEko foru-administrazioak | 312.965,70€ |
| EAEko udal-administrazioak | 358.714,67€ |
| Euskal Herriko Unibertsitatea (administrazio eta zerbitzuetako langileak) | 45.255,20€ |
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
Prestakuntza-plana edo -programaren betearazpena justifikatzea
Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, interesdunak, aukera izango du zuzentze eskakizunean epea gehitzea eskatzeko.
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (49. artikuluan).
Eskaerak ez baditu betetzen deialdiaren arauan ezarritako baldintzak, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Ez badituzu zuzentzen, eskaeran atzera egin duzula pentsatuko da.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
Espedientea irekita badago, jakinarazpenetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala aldatu ditzakezu.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)
Ebazpena eman ondoren, uko egiteko aukera dago.
Uko eginez gero, babesten zaituzten eskubideak galtzen dira.
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)
Ebazpen honen aurka, ezin da errekurtsorik jarri administrazio-bidean, hala ezarrita baitago Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan.
Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiari aurkez dakioke administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Errekurtsoa jartzeko epea bi hilabetekoa izango da, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita, aipaturiko 29/1998 Legearen 46. artikuluak ezarri bezala.
Hala ere, aldez aurretik, erakunde honi errekerimendua egin ahal izango zaio, egintza ezeztatu dezan. Errekeritzeko epea bi hilabetekoa izango da ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita. Errekerimendua IVAPeko zuzendariari zuzendu beharko zaio, idazki arrazoitu baten bidez. Errekerimendua jaso eta hilabeteko epean erantzunik ematen ez bazaio, ukatutzat joko da (29/1998 Legearen 44. artikulua). Aurretik errekerimendua izan bada, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzeko epea, berariazko akordioa jasotzen den edo presuntzioz ezeztatuta jotzen den egunaren biharamunetik aurrera hasiko da.
Telefono bidezko arreta:
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:30era.
Telefono zenbakiak:
9450 17612 - 9450 17621