[CTP]  Pirinioetako Lan Elkartearen lankidetza-esparruan ikerketa sareen garapenerako eta Teknologi Ikerketa eta Garapeneko proiektuak garatzeko laguntzak emateko deialdia.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

LABURPENA
Xedea

Deialdi honen xedea da Pirinioez gaindiko lankidetza-programak abian jartzeko laguntzen deialdia egitea eta arautzea, betiere jarraian zehaztuko ditugun modalitateak eta lehentasunak kontuan hartuta:

Modalitateak:

  1. Ikerketa-sareak garatzea eta sendotzea.
  2. Teknologi Ikerketa eta Garapeneko proiektuak.

Lehentasunak:

Ondoko gaiak lehentasunezkotzat joko dira diru-laguntzaren gai diren jarduerak burutzerakoan, aditzera ematen diren hurrenkeran.

  1. Pirinioen testuinguruan egiten diren ikerketa bereziak.
  2. PLErako interesa duten beste gai batzuen gaineko ikerketak.
  3. Europar Batasuneko 7. programa markoko edo 2020 Zerumuga Programa lehentasunezko arloak.

Eskabideak deialdi honetako arau orokorren menpekoak dira, baita I. eta II. eranskinetan jasotzen diren arau espezifikoen menpekoak ere.

Entitateak edo pertsona eskatzaileak
  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteak
  • Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten enpresak eta eragileak, nortasun juridiko propioa dutenak.
Prozeduraren betekizunak
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei informazio zehatza

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko

  • Entitate onuradunek agindu honetan eta eranskinetan programa bakoitzarentzat ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.
Diru kopurua
118.665 (euro)
Prestazio ekonomikoa
Ordainketa:

Agindu honetan aipatzen diren laguntzetarako 118.665 euro erabiliko dira, ondoren adierazten den bezala banatuta: 2013ko ekitaldian 58.665 euro, eta 2014ko ekitaldian 60.000 euro, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan helburu horretarako ezarritako aurrekontuko partidaren kargura.

ESKABIDEA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
  • Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
    Aurkeztu beharreko agiriak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek ez dira nahitaezkoak. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
ERABAKIA ETA ERREKURTSOAK
Deialdia egiten duen organoa
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua
Ebazten duen organoa
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza
Ebazteko epea
6 hilabete.
Diru-laguntzaren emateko mota
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  3 hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)

     

    Aurkeztu beharreko agiriak