Euskal Autonomia Erkidegoko antzerkietan egoitza-proiektuetarako 2013. urtean laguntzak emateko deialdia
Agindu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko konpainia egoiliarren eta udal titulartasun publikoa duten harrerako gune eszenikoen arteko lankidetza-programak 2013. urtean garatzeko gastuak zati batean ordaintzeko diru-laguntzak emateko arauak ezartzea eta deialdia egitea.
60.000 euro.
- AGINDUA, 2013ko maiatzaren 28koa (BOPV Zk. 106/2013)
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko antzokietan egoitza-proiektuetarako 2013. urtean diru-laguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duena
Herritarren arretako bulegoak:
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.
- Telefono bidezko arretarako ordutegia:
Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
- Telefono-zenbakia:
Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
Atzerritik: 00 34 945 018000
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Diru-laguntza hauek zuzenduta daude gune eszenikoaren titularrak eta konpainia egoiliarrak batera aurkezten dituzten proiektuetara, beti ere 2013ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean garatzen badira eta jarraian aipatzen diren baldintzak betetzen badituzte:
- Proiektua bururatzeko behar diren instalazio administratiboak, gune eszenikoa, makinaria eta material eszenikoa eta zerbitzu profesionalak erabiltzeko lagatzea, aurrez hitzartutako baldintzen arabera.
- Ekoitzitako ikuskizunaren emanaldia(k) edo ekoizpena egitea harrerako antzokian.
- Bere ingurune hurbilean antzerkia sustatzeko programa bat aurkeztea (sentsibilizazioa, ikuslegoa sustatzea, prestakuntza, dinamizatzea…), proposatzen diren helburu, jarduerak eta egutegia zehatz-mehatz azalduko dituena.
- Aurreko puntuan adierazitako kontzeptuak eta eskatzen den diru-kopurua jasoko dituen aurrekontu zehatza.
Udal edo udalen mendeko erakundeek
- Programatzen diren ikuskizunetarako indarreko legediak eskatzen dituen segurtasun-neurri guztiak betetzea, bai eta erantzukizun zibileko aseguru bat izatea ere.
- Arte eszenikoen programazio egonkor profesionala eskaintzeko behar diren baliabide ekonomikoak, teknikoak eta giza baliabideak edukitzea.
- Konpainia profesional bat izatea barnean, zeinarekin gutxienez 3. artikuluan aipaturiko puntuak jasoko dituen lankidetza-programa bat sinatu baita.
Ezingo dute deialdi honetako diru-laguntzarik eskatu laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalik dutenek, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dien legezko debekurik dutenek ere. Halaber, ezingo dute diru-laguntzarik eskatu sexu-bereizkeria dela-eta zigor administratibo edo penalik duten erakundeek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenaren indarrez.
Pertsona onuradunei diru-laguntzak ematea eta, hala dagokionean, horien ordainketa, baldintzaturik geratuko dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta bere erakunde autonomoek ematen dituzten izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan dirua itzultzeko edo zehapenen bat ezartzeko espedientea hasi baldin bada eta oraindik izapideak amaitu gabe baldin badaude, prozedura hori burutu arte. Gorabehera horren berri eman beharko da Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen baten bitartez.
60.000 euro.
Proiektu bakoitzari emandako diru-laguntzaren gehienezko zenbatekoa 25.000 eurokoa izango da.
- Diru-laguntzaren %50, kopuru horri dagozkion gastuak justifikatzeko dokumentazioa aurkeztu eta gero.
- Gainerako % 50aren ordainketa, diru-laguntzaren justifikazioaren ondoren.
Ondoren zehazten den dokumentazioa landu eta formatuelektronikoan egokitu behar duzu, eskabide elektronikoa bete aurretik, geroeskabideari erantsi beharko diozu eta:
Aurkezten diren dokumentuek honako ezaugarriak izango dituzte:
- Deskargatzeko ereduak erabiliko dira holakoak daudenean, eta ahal bada ereduaren formatuan aurkeztuko dira.
- Bestelako dokumentazioa aurkeztuko da ahal bada PDF formatuan.
- Bideoak web helbide baten bidez aurkeztu ahal izango dira.

Entitatea identifikatu bada “Erakundea” motako ziurtagiriarekin, ez du goian zehaztutako dokumentazioa aurkeztu beharko.

Proiektu berarentzat eskatu eta lortu diren beste laguntzen gaineko adierazpena eta zenbatekoa. Bakar bakarrik beteko da proiekturako laguntzaren bat eskatu edota jaso bada.

Aurreko urteetan entitate eskatzaileak eta konpainia egoiliarrak elkarrekin, edo horietako bakoitzak beste entitate batzuekin.

Proiektuaren diru-sarrerei eta gastuei buruzko aurrekontu zehatza eta banakatua.

Aurkeztutako proiektuari buruzko txosten zehatza.

Eskaera baloratzeko aurkeztu nahi diren agiri gehigarriak.

Bakar bakarrik beteko da laguntza eskatzen duen pertsona edo erakundea erregistratu gabe badago Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko Hirugarrenenen Erregistroan, edota Erregistroan dauden bere bankuko datuak aldatu nahi baditu.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki baduzu.
Kanal elektronikoa aukeratu baduzu, ordea, izapideak "Nire Kudeaketak" atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Justifikazioak bide elektronikoaren bidez aurkeztuko daitezke, https://www.euskadi.net/nirekudeaketak gunean.
Diru-laguntza jasotzen duten entitate onuradunek, lagundutako jarduera bukatu eta hiru hilabeteko epean eta, betiere, 2013ko abenduaren 31a baino lehen, honako dokumentazioa aurkeztu beharko dute:


Diru-sarreren atalean honako datu hauek, besteak beste, zehaztu beharko dira:
- Entitate onuradunaren behin betiko ekarpena.
- Beste administrazio edo entitateen ekarpenak, publikoenak eta pribatuenak. Entitate onuradunak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak emandakoaz gain bestelako diru-laguntzarik jaso ezik, hori horrela dela adierazten duen zinpeko aitorpena ere aurkeztu beharko da.
- Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak emandako diru-laguntza.


Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek Nire Kudeaketak atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
2013/07/04
Sei hilabeteak.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua.
- Jartze epea: Hilabete 1.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua.
- Jartze epea: 3 hilabete.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Onartzea.