Ohiko galderak: Autobabes planen homologazioa

 

Zein jarduera, zentro edo establezimendu homologatu behar dira erregistratu aurretik?

Bakar bakarrik azaroaren 2ko, 277/2010 Dekretuaren I. eranskinaren 3. atalean aipatutako jarduerak, zentroak, establezimenduak, guneak, instalazioak edo egoitzak.

Prozedura hastean, adierazi beharko da plan-jarduera mota eta, atal horren barruan, zein epigrafetan sartzen den homologatu beharreko jarduera.

 

I. eranskina. 3.– Larrialdien eta babesa zibilaren arloan eskuduna den eaeko administrazio orokorreko organoak aurrez planak homologatzea eskatzen duten jarduerak.

a) Industria-, biltegiratze- eta ikerketa-jarduerak: – Substantzia arriskutsuak dauden establezimenduak, uztailaren 16ko 1254/1999 Errege Dekretuko I. eranskinaren 1. eta 2. zatiko 2. zutabeko kopuruak edo gehiago daudenean, eta hura aldatzen duen eta substantzia arriskutsuak dauden istripu larrien arriskuak kontrolatzeko neurriak onartzen diren uztailaren 29ko 948/2005 Errege Dekretuan agertzen direnak baino, 3. zutabeko substantzia arriskutsuak izan ezik, beste prozedura batzuen mende baitaude.

– Jarraibide tekniko osagarrien barruko produktu kimikoak biltegiratzeko jarduerak, kopuru hauetan:

• ITC APQ-1, 200 m3 -tik gorakoak.

• ITC APQ-2, 1 t-tik gorakoak.

• ITC APQ-3, 4 t-tik gorakoak.

• ITC APQ-4, 3 t-tik gorakoak.

• ITC APQ-5, 4. edo 5. kategoriakoak.

• ITC APQ-6, 500 m3 -tik gorakoak.

• ITC APQ-7, 200 m3 -tik gorakoak.

• ITC APQ-8, 200 t-tik gorakoak.

– Lehergaiak dauden establezimenduak: halakoak arautzen ditu otsailaren 6ko 252/2006 Aurre Aginduak, non eguneratzen den 10. Jarraibide Tekniko Osagarria, istripu larrien prebentzioari buruzkoa, otsailaren 16ko 230/1998 Errege Dekretuan onartutako Lehergaien Arautegikoa.

– Hondakin arriskutsuak kudeatzeko jarduerak: hondakin arriskutsuak jasotzea, biltegiratzea, balioztatzea edo deuseztatzea, apirilaren 21eko hondakinei buruzko 10/1998 Legeak dioenari jarraiki.

– Meatzaritzarekin lotutako ustiapenak eta industriak: halakoak arautzen ditu apirilaren 2ko 863/1985 Errege Dekretuak, non onartzen diren Meatzaritzako Segurtasunaren Oinarrizko Arautegi Orokorra eta Jarraibide Tekniko Osagarriak.

– Genetikoki eraldatutako organismoak leku itxian erabiltzeko instalazioak: arrisku handiko jardueratzat hartuak (4. motakoak).

– 4. motako agente biologikoak erabiltzen diren substantzia edo material biologiko arriskutsuak lortzeko, eraldatzeko, tratatzeko, biltegiratzeko eta banatzeko instalazioak.

– Industria- eta biltegiratze-jarduerak, 3.200 Mcal/ m² edo 13.600 MJ/m² edo gehiagoko su-karga neurtua eta zuzendua dutenean (8ko arrisku intrintseko handia) –hala agertzen da industria–establezimenduak suteetatik babesteko arautegia onartzen duen abenduaren 3ko 2267/2004 Errege Dekretuaren I. eranskineko 1.3 taulan-, edo substantzia arriskutsuak dauden istripu larrietatik babesteko neurriak onartzen dituen -eta uztailaren 29ko 948/2005 Errege Dekretuaren bidez aldatutakouztailaren 16ko 1254/1999 Errege Dekretuaren 1. eranskineko 1. eta 2. zatiko 2. zutabean datozen substantzia arriskutsuak % 60 edo gehiago direnean.

– 2. eta 3. taldeko hozgarridun hotz-instalazioak, guztira erabilitako kopuruak 3 t-tan gainditzen dituztenean.

– IP02, IP03 eta IP04 barruko instalazioak dituzten establezimenduak, 500 m3 -tik gorako edukieradunak.

b) Garraio-azpiegituren jarduerak:

– 500 m-tik gorako hiriarteko tunelak.

– Merkataritza-portuak.

– Aireportuak, aerodromoak eta aireportuetako beste instalazioak.

– Lur-garraiorako geltokiak eta aldageltokiak: 1.500 pertsona edo gehiago sartzen direnak.

– Trenbideak, metroa eta tranbia.

– 1.000 m-ko luzera edo gehiago duten trenbidetunelak.

– Ordainpeko autobideak.

– Errepide eta tren bidezko merkantzia arriskutsuen garraiorako aparkatzeko guneak.

c) Energia-jarduerak eta -azpiegiturak:

– Lehen kategoriako instalazio erradioaktiboak.

– Argindarra sortzeko zentroak edo instalazioak, 300 MW edo gehiagoko potentzia izendatua dutenak.

d) Osasun-jarduerak. Ospitaleratzea edo tratamendu trinko kirurgikoa ematen dituzten establezimenduak, 200 ohetik gora dituztenak, 28 m edo gehiagoko ebakuazio-altuera dutenak edo 2.000tik gora pertsona sartzen direnak.

e) Beste jarduera batzuk:

– Zentro, establezimendu, gune, instalazio, egoitza edo antzekoetan egiten den eta dekretu honen mende dagoen edozein jarduera, baldin eta eraikinaren ebakuazio-altuera 28 m edo gehiagokoa bada, edo 2.000 pertsona edo gehiago sartzen badira.

– Aire librean:

• Perimetro mugatu bat eta sarbidearen kontrola duten edo ez duten guneak: oro har, ustez 10.000 pertsona edo gehiago etorriko direnak.

• Perimetro mugaturik gabeko gune irekiak: oro har, ustez 15.000 pertsona edo gehiago etorriko direnak.

 igo

Nork eskatu behar du autobabes-planaren homologazioa?

Jardueraren titularra edo lege-ordezkariak.

Jardueraren titularrak edo lege-ordezkariak ordezkaritza eman ahal du plana homologatzeko izapidea egiteko. Pertsona horrek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Ordezkarien erregistro elektronikoan behar bezala inskribatuta egon beharko du.

Zer da ordezkarien erregistro elektronikoa?

Ordezkarien erregistro elektronikoan sartzeko, modu seguruan identifikatu beharko duzu zure burua, identifikazio elektronikorako bitarteko baten bidez.

igo

 

Noiz aurkeztu behar dut autobabes-plana erregistratu baino lehen behar den homologaziorako?

Arautegiak ebazteko eta jakinarazteko hiru hilabeteko epea ematen duela gogoan izanez, titularrak autobabes-plana aurrerapen nahikoarekin bidali behar du Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzara. Homologazioa data zehaztua baino lehen beharrezkoa den kasuetan, gutxienez 15 eguneko aurrerapenarekin.

Ekitaldia edo inaugurazioa izanez gero, data adieraziko da.

Homologazioa eta ondorengo erregistroa jarduera hasi aurrekoa da.

igo

 

Nola eska dezaket autobabes-planaren homologazioa?

Jardueraren titularrak edo horretarako izendatutako ordezkariak autobabes-planaren homologazioa eskatu beharko du bide telematikoz. Izapide-katalogoa eskuragarri dago Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoan:

www.euskadi.eus

Behin prozedura hasita, Nire Kudeaketak bidez, espedienteak ikusi ahal izango dira, bai izapidetan daudenak, bai bukatutakoak ere.

Zalantzarik edo arazo teknikorik izanez gero deitu 012 eta 945018000 telefonora.

Prozedura hasteko eta Nire kudeaketak atalean sartzeko, modu seguruan identifikatu beharko duzu zure burua, identifikazio elektronikorako bitarteko baten bidez.  

 

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen, urriaren 1eko, 39/2015 Legearen bat etorriz, betiere, administrazio-prozedura baten edozein izapidetarako administrazio publikoekin harremana bitarteko elektronikoz izatera behartuak egongo dira honako hauek, gutxienez (14. art.):

a) Pertsona juridikoak.

b) Nortasun juridikorik gabeko entitateak.

c) Diharduten jarduera profesionalean jarduteko elkargo bateko kide izan behar dutenak, jarduera profesional hori dela-eta administrazio publikoekin egin behar dituzten izapide eta jarduketetarako. Kolektibo horretakotzat joko dira beti notarioak, jabetzaren erregistratzaileak eta merkataritzaerregistratzaileak.

d) Administrazioarekiko harremana elektronikoki izatera behartua dagoen interesdun baten ordezkari direnak.

e) Administrazio publikoetako enplegatuak, enplegatu publiko izateagatik administraziookin egiten dituzten izapide eta jarduketetarako, administrazio bakoitzak erregelamenduz zehazten duen eran.

igo

 

Nola jakin dezaket autobabes-planak egiteko gaitutako teknikarien kodea?

Akreditazio-kodea eskuragarri dago kontsultarako haien datuak argitaratzeko baimena eman duten gaitutako teknikarien zerrendan: www.euskadi.eus/autobabesa

Autobabes-planak egiteko gaitutako teknikarien akreditazioa arautzen duen Segurtasuneko sailburuaren 2016ko irailaren 5eko aginduaren arabera, eskatzaileak, eskaera aurkeztuz, baimena ematen du web gunean argitaratzeko: izen-abizenak, akreditazio-zenbakia eta -data.

Bestalde, indargabe geratzen den 2012ko aginduaren arabera emandako akreditazioen kasuan, berariaz baimendu behar da.

Informazio gehiagorako Ohiko galderak atalean: Autobabes-planak egiteko gaitutako teknikarien akreditazioa

igo

 

Zer formatutan gehitu behar dut autobabes-plana homologaziorako?

Autobabes-plana PDF formatuan igoko da, planoak barne, fitxategi bakar batean gehienez 10 MBkoa denean. Fitxategiaren tamaina handiagoa bada, hainbat tamaina txikiagoko fitxategiak igo daitezke. Behar beste dokumentu erantsi ahal izango dira.

Nomenklatura argia erabiltzea gomendatzen da. Adibidez:

"PAU (jarduera/establezimenduaren izena) 1. zatia"

"PAU (jarduera/establezimenduaren izena) 2. zatia"

igo

 

Zein betebeharrak bete behar dituzte autobabes-planek homologazioa lortzeko?

Autobabes-planak azaroaren 2ko, 277/2010 Dekretuaren 14. artikuluan (homologazioa) aipatzen diren betebeharrak bete behar dituzte, zera da:

  • Gai den teknikari batek idatzia eta sinatua egon behar du baita jardueraren titularrak ere.

Dokumentu bat sinatzeko Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoan eskura daude Dokumentuak sinatzeko eta egiaztatzeko tresnak

  • Dekretuaren II. eranskinean aipatzen diren aurkibideko atal guztiak eduki behar dituzke.
  • Babez Zibil Planekin bateragarria izan behar dira baita Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibilerako Euskal Sistemarekin integragarria ere.

igo

 

Nor da autobabes-planean aipatzen diren edukietako egiaztasunaren arduraduna?

Autobabes-planean adierazitako edukiak egiazkoak izatearen arduradun bakarrak dira hura izenpetu dutenak, eta administrazioak ez du egiaztapenik egingo homologazioa burutzeko.

Horretarako, prozedura hastean, berariaz adierazi beharko da adierazpen horretan azaltzen diren datuak benetakoak direla.

Gaitutako teknikariak jarduera, zentro edo establezimenduren idazteko garaiaren egoera kontuan hartzen egingo du autobabes-plana. Halaber, jarduera, zentro edo establezimenduren segurtasun buruzko hausteak edukiz gero titularrari honen berri eman behar dio.

igo

 

Nola jakingo dut nire espedientearen egoera?

 Behin prozedura hasita, Nire Kudeaketak bidez, espedienteak ikusi ahal izango dira, bai izapidetan daudenak, bai bukatutakoak ere.

Prozedura hasteko eta Nire kudeaketak atalean sartzeko, modu seguruan identifikatu beharko duzu zure burua, identifikazio elektronikorako bitarteko baten bidez.

Homologazioa lortzeko planaren akatsen bat zuzendu behar bada, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak errekerimendu bat eman eta jakinaraziko dio jarduaren titularrari edo haren ordezkariari Nire Kudeaketak bidez.

Hamar egun balioduneko epea izango duzu zuzentzeko edo dokumentazioa aurkezteko. Hala egin ezean, eskaeran atzera egindakotzat joko dela, horretarako ebazpena eman ondoren.

Posta elektroniko edo SMS bidezko aurretiazko abisu-sistema eskatu baduzu, adieraziko diozu jakinarazpen bat eskura jarri diozula egoitza elektronikoan. Abisu hori ez emanagatik ere, jakinarazpena guztiz baliozkoa izango da (39/2015 legeko 41. art.).

igo

 

Nola jakingo dut autobabes-plana homologatuta dagoela?

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak homologaziozko ebazpena eman eta jakinarazteko dio jardueraren titularrari edo haren ordezkariari Nire Kudeaketak bidez.

Posta elektroniko edo SMS bidezko aurretiazko abisu-sistema eskatu baduzu, adieraziko diozu jakinarazpen bat eskura jarri diozula egoitza elektronikoan. Abisu hori ez emanagatik ere, jakinarazpena guztiz baliozkoa izango da (39/2015 legeko 41. art.).

igo

 

Zein da homologazioari buruzko ebazpena ebatzi eta jakinarazteko epea?

Autobabes-planaren homologazioa ebazteko eta jakinarazteko epea hiru hilabetekoa izango da, iritsi denetik.

igo

 

Noiz erregistratu behar dut homologazioa behar duen autobabes-plana?

Jardueraren titularrak homologazioaren ebazpena jaso ondoren erregistratu beharko du Euskadiko Autobabes Planen Erregistro Orokorrean.

Euskadiko Autobabes Planen Erregistro Orokorrean

igo

Azken aldaketako data: