Segurtasun Saila

Autobabesa

Autobabesarako Euskal Araua

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meterologiako Zuzendaritzak Dekretu garatu du auto-babeserako beharrak arautzen dituena, jarduera, zentro edo establezimendu zehatz batuzei eskatuko zaizkionak larrialdi egoerei aurre egiteko: Autobabesarako Euskal Araua (277/2010 Dekretua, azaroaren 2koa, zenbait jarduera, zentro edo establezimenduren autobabes-betebeharrak arautzen dituena, larrialdiei aurre egiteko)

IrudiaAraudiaren garapena Arautegia atalean aurki daiteke.

Arau hori euskal gizartearen segurtasun-maila hobetu nahi du; horretarako, auto-babeserako plana izateko beharra ezarriko du. Plan horrek, gutxienez, hauexek hartuko ditu: arriskuak identifikatzea eta ebaluatzea; prebentzio-plana arrisku horiek gutxitzera edo kentzera zuzendutako neurriak ezarriko dituena, larrialdi plana larrialdi egoeren eurrean garatu beharreko neurriak eta jarduerak jasoko dituena, hala nola alarma, sorospena eta ebakuazioa; orobat, plan hori bebes zibileko planen barruak sartuko da, instalazioetan lan egiten dutenen informazio, prestakuntza eta hornikuntza egokia, auto-babeserako plan horretako neurrien eraginkortasunaren baita babes zibilean eskumena duten agintariekiko harremanen ardura ere duen pertsona izendatzea.

igo 

 

Autobabes-planak egiteko gaitutako teknikariak

Azaroaren 2ko 277/2010 Dekretuaren bidez, zenbait jarduera, zentro edo establezimenduren autobabes-betebeharrak arautzen dira, larrialdiei aurre egiteko. Dekretu horretan zehaztu egiten da nolako jardueretan behar diren autobabes-planak eta zer baldintza bete behar den plan horiek egiteko. Baldintza horien artean, honako hau dago: dena delako jarduerak dituen arriskuen aurkako autobabesaz irizpena emateko gaitua dagoen teknikari batek idatzia eta sinatua egon behar du planak. Autobabes Planean adierazitako edukiak egiazkoak izatearen arduradun bakarrak dira hura izenpetu dutenak, eta administrazioak ez du egiaztapenik egingo homologazioa burutzeko.

Arriskuak prebenitzeko eta kontrolatzeko jardueretan nahiz pertsonen bizia eta osotasun fisikoa babestu beharra dagoen larrialdiko eta babes zibileko egoeren hasierako jardueretan, erabakigarria da autobabes-planak baliagarri eta fidagarriak izatea. Hori dela-eta, ezinbestekoa da halako planak egiten dituztenek gaikuntza eta trebakuntza profesional egokia izatea, eta, horretarako, aproposa da gaikuntza hori egiaztatzeko beste era batzuk aurreikusi eta prestatzea.

Ohiko galderak: Autobabes-planak egiteko gaitutako teknikarien akreditazioa

Autobabes-planak egiteko gaitutako teknikarien zerrenda (PDF, 452 KB) (azken eguneratzea: 2018/11/20)

Araudia:

  • Agindua, 2016ko irailaren 5ekoa, Segurtasuneko sailburuarena, autobabes-planak egiteko gaitutako teknikarien akreditazioa arautzen duena.

IrudiaAraudiaren garapena Arautegia atalean aurki daiteke.

igo

 

Autobabes planetako izapideak

Autobabes planetako prozedurak fase batzuk ditu:

  • aldez aurreko homologazioa
  • erregistroa
  • ezartzea eta eraginkortasuna eustekoa

 

Ohiko galderak: Autobabes planetako izapideak

 

igo 

 

Autobabes planetako homologazioa

Autobabes plan batzuk, bereziki 277/2010 Dekretuaren I erainskinako 3. artikuluan aipatzen direnak, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendariak homologatu behar ditu.

Homologazioa 

Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoaren bitartez eska daiteke. Homologazioaren bidez egiaztatuko da Autobabes Planak dekretu honen II. eranskineko atal guztiak dituela, ardueraren titularrak eta Plana egin duen teknikari eskudunak izenpetu dutela, eta babes zibileko planekin bateragarria dela eta Larrialdien Euskal Sisteman integragarria.

Ohiko galderak: Autobabes planetako homologazioa

 

Autobabes-planen homologazioen eskaera Izapidetze elektronikoa

 

igo

 

Euskadiko Autobabes Planen Erregistro Orokorra

Euskadiko Autobabes Planen Erregistro Orokorrak, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzaren mende, autobabes planen datu esanguratsuak inskribatzea helburu du, Larrialdien Euskal Sistemak behar bezala funtziona dezan.

Informazioa gehiago lortzeko, kontsultatu 277/2010 Dekretua, azaroaren 2koa, zenbait jarduera, zentro edo establezimenduren autobabes-betebeharrak arautzen dituena, larrialdiei aurre egiteko (V kapitulua).

Erregistratu baino lehen komenigarria da:

Autobabeserako erregistro aplikaziora joan

 

Ohiko galderak: Autobabes-erregistroa

 

igo

 

Autobabes planaren ezartzea eta eraginkortasuna eustekoa

Autobabes-betebeharren artean eraginkortasunez ezarraraztea eta eraginkortasunari eustea eta eguneratzea: autobabes planaren ezarpen-ziurtagiria erregistro telematikoan gehitu behar da. Ariketak edo simulakroak jakinarazi behar dira Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzari.

Ohiko galderak: Autobabes planaren ezartzea

Ohiko galderak: Autobabes planaren eraginkortasunari eusteko irizpideak (ariketak edo simulakroak)

igo

 

Autobabesa ikastetxeetan

Autobabesa ikastetxeetan

igo

 

Azken eguneratzea: 2018/11/20