Txanda-kontraturako laguntzak 2018

  • Lanaldi osoko txanda-kontratuak, 2017ko urriaren 21tik aurrera hasiak, EAEn errotutako lantokientzat.
  • Iraupena: mugagabeak edo iraupen mugatutakoak; kontratua amaitzean edo lehenago mugagabe bihurtzeko konpromisoa dute.
  • Urteko ordainsari gordinak 12.000 eurokoa izan behar du, gutxienez.
  • Diru-laguntzaren zenbatekoa: 6.000 €.
  • Ordaintzeko era:  

               - % 60, eskabidea onartzean.  

               - % 40a, diru-laguntza eman denetik urtebetera. Horretarako, enpresak Gizarte Segurantzaren "Altako Langileen Txostena" aurkeztu behar du (RED sistematik hartua), eta txosten horretan jasota egongo dira EAEn dituen lantokietako kotizazioen kontu-kodeak.

Enpresan aktibo dagoen edo ez: 

   1- Aktibo ez badago, hauek dira baldintzak: 

               a) 30 urte baino gutxiago izatea.

               b) Lanbiden langabe gisa inskribatuta egotea kontratua hasten den egunean, eta lan-eskariaren administrazio-egoeraren altak gutxienez 180 eguneko iraupena izatea, kontratua hasi aurretiko 9 hiletan eta demandari alta-egoera administratiboan eutsi izana kontratua hasi aurreko 9 hilabeteetan, gutxienez 180 egunez.

   2- Aktibo badago, hauek dira baldintzak: 

  • 2.1) 30 urte baino gutxiago izatea eta baldintza hauek betetzea: 

a) iraupen mugatutako kontratu bat edukitzea enpresarekin

b) halakoetan, enpresak kontratu gehigarri bat egin behar du, aldi baterako kontratua amaitzeko falta den denbora adinakoa gutxienez, 30 urte baino gazteagoa den eta 1.b.1 edo 1.b.3 ataletan aurreikusitako baldintzetako batzuk betetzen dituen pertsona batekin.

  • 2.2) 30 urte baino gutxiago baditu, txandakari izan daiteke baldintza hauek betez:

a) enpresa berean praktika-kontratu bat edo prestakuntza- eta ikastun-kontratu bat itunduta izatea, edo 1543/2011 Errege Dekretuan araututa dauden .

b) eta lanekoak ez diren praktiken aldia egitea, baldin eta txanda-hartzaileak izango badira kontratu horren edo lanekoak ez diren praktiken indarraldian edo horiek amaitu eta hurrengo egunean. 

  • 2.3) Adina baldintzak ez dira aplikatuko eta txanda hartzen duen pertsona enpresako langile batek izan daiteke.

             a) enpresak akordio bat egon behar du lehendik, erretiro partzialak langile aktiboen txanda-kontratuen bidez betetzeko prozedurari buruz.

             b) enpresak kontratu gehigarri bat egin behar du 30 urte baino gutxiago duen pertsona batekin eta 1.b.1 ataleko baldintza betetzen duena edo kontratua hasten den egunean praktikaldiko kontratu bat amaitzea, edo prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratu bat, edo lanekoa ez den praktikaldi batean, kontratazioan haren ondorengotza ahalbidetzeko, aldi baterako kontratu hori amaitzeko falta den denboraz gutxienez.

Segun eta noiz hasi den txanda-kontratua: 

  • deialdi hau argitaratu baino lehen hasi bada:aurkezteko epea: bi hilekoa, deialdia a rgitaratu den egunaren biharamunetik aurrera.
  • deialdi hau argitaratu den egunean bertan edo ondoren hasi bada: aurkezteko epea: bi hilekoa, txanda-kontratuaren hasiera-datatik aurrera.

Edonola ere, eskabideak aurkezteko azken eguna 2018ko urriaren 19a izango da.

  • Txanda-kontratua aldi baterako bada, amaigabe bihurtzea hura amaitzean edo lehenago, eta Lanbideri horren berri ematea.
  • Langilearen egonkortasuna bermatzea. Amaituz gero, txandakari izateko baldintzak betetzen dituen beste langile bat hartzea.
  • Diruz lagundutako kontratazioak hastean, EAEko lantokietako langile finkoen enplegu-mailari eustea, txanda-kontratua egin osteko 20 hilabeteetan.

Ondorio hauetarako, justifikatutzat hartuko dira kontratu-amaiera hauek: lan-kontratuak azkentzea erretiroengatik, bidezko deklaratutako kaleratzeengatik, dimisioagatik, heriotzagatik, langileen ezintasun iraunkor osoagatik, absolutuagatik edo baliaezintasun handiagatik, edo probaldian zeharreko ebazpenagatik. Aldiz, ez dira justifikatutzat hartuko epaitegiek bidegabekotzat edo deuseztzat joak.

Betiere, langile finkoen gutxienez % 65i eutsi behar zaio.