Museoak eta Bildumak. Estatistika-txostena 2004

Atala

Orain aurkezten den agiri honen helburu nagusia museoen sektorearekin erlazionatutako alderdi nagusien ikuspegi orokorra ematea da. Zehazkiago, azpiegitura, zerbitzu eta ekipamendu, sarrera, bisitari-kopuru eta giza baliabideekin zerikusia duten gaiei buruz hitz egiten zaigu agirian. Halaber, informazioaren eta komunikazioaren teknologiei ematen zaien erabilerari buruzko azterketa egin da, informazioaren gizarteak museoen sektorean duen eragina ezagutzeko.

Agiri hau, beraz, bitarteko egokia da sektoreak gaur egun bizi duen egoera bere osotasunean ikusteko; gainera, egungo beharrak ezagutzeko eta, batez ere, museoek eta bildumek euskal kultur eskaintzan eta, eskuarki gizartean, betetzen duten rola aztertzeko balio digu. Eta museoen eta bildumen eskaintza lurraldeen arabera aztertu eta lortutako emaitzak barne hartu dira.

Guztira hiru lurralde historikoetatik aukeratutako 43 museok eta bildumek parte hartu dute ikerketan.

Euskadi, bien común