Lana eta familia bateragarri egiteko laguntzak, seme alaba adingabeak zaintzeko. Lanaldi-murrizketa eta/edo lan-eszedentzia

LABURPENA
Titulua:
Lana eta familia bateragarri egiteko laguntzak, seme alaba adingabeak zaintzeko. Lanaldi-murrizketa eta/edo lan-eszedentzia
Xedea:

Lana eta familia bateragarri egiten laguntzea, eta gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna sustatzea, bai lana aurkitu eta lanean irauterakoan bai seme-alaben zaintzan bete-betean aritzeko aukerei dagokienez, seme-alabek gurasoen behar handiena duten garaiak irauten duen bitartean.

Dekretu honetan araututako laguntzak (Lana eta familia bateragarri egiteko laguntzei buruzko dekretua aldatzen duen martxoaren 17ko 31/2015 Dekretuak emandako testuarekin) 2015eko apirilaren 1etik aurrera baliatutako diruz laguntzeko moduko jardunei aplikatuko zaizkie.

Diru kopurua:

30.464.00,00 €

Araudia:
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Enplegua eta Gizarte Politikak
Deialdia egiten duen organoa:
Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
Enplegua eta Gizarte Politikak
Egitura atal ebazlea:
Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako Zuzendaritza
Bertan emandako arreta:

Herritarren arretako bulegoak:

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera 8:00etatik 19:30ak arte (abuztuan izan ezik 14:30ak arte)
Telefono bidezko arreta:

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.

  • Telefono bidezko arretarako ordutegia:
    Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du 8:00etatik 19:30ak arte astelehenetik ostiralera arte (abuztuan izan ezik 14:30ak arte)
  • Telefono-zenbakia:
    Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
    Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
    Atzerritik: 00 34 945 018000
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:

Herritarren arretako bulegoak

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera 8:00etatik 19:30ak arte (abuztuan izan ezik 14:30ak arte)

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeko 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz

Itzuli

Herritarren arretako bulegoak

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera 8:00etatik 19:30ak arte (abuztuan izan ezik 14:30ak arte)

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeko 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz

Seme-alaba adingabeak zaintzeko laguntzak

Laguntzaren helburua da lana eta familia bateragarri egiten laguntzea, eta gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna sustatzea, bai lana aurkitu eta lanean irauteari dagokionez bai seme-alaben zaintzan bete-betean aritzeko aukerei dagokienez, seme-alabek gurasoen behar handiena duten garaiak irauten duen bitartean. Eta, zehazki: adingabeko seme-alabak zaintzeko eszedentzia hartzean edo lanaldia laburtzean izandako diru-sarreren galera konpentsatzea, zati batean behintzat.

Honakoetarako izango dira laguntzak:

a) Hiru urtetik beherako seme edo alaba bakoitza zaintzeko eszedentzia. Adopzioaren, familia-harreraren (iraunkorra nahiz adopzio-aurrekoa) edo tutoretzaren kasuetan, eszedentziaz baliatzeko hiru urteko aldia epaileak edo administrazioak ebazpena ematen duenean hasiko da zenbatzen.

b) Hamabi urtetik beherako seme-alabak zaintzeko lanaldia gutxienez heren bat murriztea.

Salbuespen gisa, seme-alabak % 33ko edo gehiagoko aintzat hartutako urritasuna badu, lanaldia murrizteagatiko diru-laguntza seme-alabak 18 urte bete arte baliatu ahal izango da, eta eszedentziagatiko diru-laguntza seme-alabak 3 urte bete arte baliatu ahal izango da.

Seme-alaba kontzeptuaren barruan sartzen dira seme-alabatasun naturala edo adopziozkoa, eta tutoretza eta familia-harrera iraunkor edo adopzio aurrekoa.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
  1. Besteren kontura lan egiten duten langileak.
  2. Kooperatiba-sozietateetako bazkide-langileak edo lan-bazkideak.

OHARRA:
Ez dira diruz lagunduko Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 2. artikuluaren b) letran aipatzen diren lan-harreman bereziak dituzten langileek hartzen dituzten eszedentziak edo lanaldi-murrizketak.

Onuradunek bete beharreko baldintzak

1.- Semearen edo alabaren zaintza eta babespea izatea —betiere seme edo alaba hori zaintzeko hartu bada eszedentzia edo murriztu bada lanaldia— diruz laguntzeko moduko jardunak irauten duen bitartean.

2.- Semearekin edo alabarekin batera erroldatuta egotea —betiere seme edo alaba hori zaintzeko hartu bada eszedentzia edo murriztu bada lanaldia— diruz laguntzeko moduko jardunak irauten duen bitartean.

Batera erroldatuta egoteko betekizun hori betetzeaz salbuetsita egongo da banantzea, dibortzioa edo deuseztasuna gertatu bada, zaintza eta babespea konpartitua izanik; kasu horretan, adingabeak zaintza eta babespea esleituta duen edonorekin erroldatuta egon beharko du.

3.- Eskaera aurkezteko garaian eta diruz laguntzeko moduko jardunak irauten duen bitartean, Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan bizitzea eta erroldatuta egotea.

Horretaz gain, eskaera aurkeztu aurreko urtean etenik gabe bizi behar izango du, edo gutxieneko epe hori betetzen ez bada, aurreko hamar urteetatik segidako bost urtean.

4.- Gutxienez egutegiko 59 eguneko segidako aldia baliatu izana eszedentzialdian edo lanaldi-murrizketan.

Diruz laguntzeko moduko jardunak gutxienez egutegiko 59 eguneko aldia osatu behar du, baina honako egoera hauetan ez du segidakoa izan beharrik:

1.- eskatzaileak aldizkako kontratu finkoa duenean.

2.- eskatzailea enplegu-erregulazioko espediente baten eraginpean dagoenean.

3.- greba eskubidea erabiltzeagatik eten denean.

4.- eskatzaileak eszedentzia edo lanaldi-murrizketa eskolako oporraldietan —Aste Santuan, udan edo Gabonetan— baliatzen duenean, betiere diru-laguntza jasotzeko egoerak ondoren zehazten diren epeetan hasten eta amaitzen badira:

Laguntzari dagokionez, eskolako Aste Santuko oporralditzat hartuko dira ostegun santuaren aurreko astelehenetik pazko-astelehenaren ondoko igandera bitarteko bi aste osoak.

Laguntzari dagokionez, eskolako udako oporralditzat hartuko da ekainaren 1etik irailaren 30era bitarteko aldia, bi egun horiek barnean hartuta.

Laguntzari dagokionez, eskolako Gabonetako oporralditzat hartuko da abenduaren 21etik hurrengo ekitaldiko urtarrilaren 9ra bitarteko aldia, bi egun horiek barnean hartuta.

PRESTAZIOA
Dotazioa:

LAGUNTZEN ZENBATEKOA, familia eta lana bateragarri egiteari buruzko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuko II, III. eta V. kapituluetan aurreikusitako laguntzen familia-errentaren mailaren mugak, zenbatekoak, portzentajeak eta eskaerak egiteko eskabide normalizatuak onartzen dituen AGINDUAN, 2015eko apirilaren 1ekoa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, oinarrituz.

Laguntzaren zenbatekoa familia-errenta estandarizatuaren arabera zehaztuko da; hori kalkulatzeko, berriz, aintzat hartuko dira familia-unitatearen osaera, familia-errentaren maila eta familia-unitateari dagokion baliokidetasun-koefizientea, uztailaren 24ko 154/2012 Dekretuak, familia-politiken eremuan familia-errenta estandarizatzeko sistemari buruzkoak, haiei esleitzen dien irismenarekin.

Bestalde, adierazten diren zenbatekoak aplikatu ahal izango zaizkie eszedentzia edo lanaldi-murrizketa dagokion sektore-eremuko lanaldi osoari dagokiona bada. Eszedentzia edo lanaldi-murrizketa eskatu duenak iraupen laburragoko lanaldiko kontratua badu, edo diruz laguntzeko moduko jarduna egutegiko 365 eguneko epe desberdinetan gauzatzen badu, laguntzen zenbatekoa modu proportzionalean ezarriko da.

Kontzeptua

<20.000€ko F-EE

>20.000€ko F-EE

ESZEDENTZIARAKO urte osoko laguntza

3.325,00€

2.795,00€

≥ %45ko MURRIZKETARAKO urte osoko laguntza

2.660,00€

2.236,00€

%40-%44,9ko MURRIZKETARAKO urte osoko laguntza

2.375,00€

2.033,00€

%33-%39,9ko MURRIZKETARAKO urte osoko laguntza

2.090,00€

1.728,00€

OHARRA: Goian zehaztutako zenbatekoek % 5eko murrizketa izan dute, Euskal Autonomia Erkidegoko 2018. urteko aurrekontu orokorrak onartzen dituen abenduaren 22ko 5/2017 Legean xedatutakoan oinarrituta.

Muga:

Bai aitek bai amek elkarren segidan baliatu ahal izango dituzte eszedentziak eta lanaldi-murrizketak, betiere bakoitzak gutxienez egutegiko segidako 59 eguneko aldiak hartzen baliatzen baditu.

Bi gurasoek laguntzak aldi berean baliatu ahal izateko kasu bakarra dago: lanaldi-murrizketa.

Diruz lagundutako eszedentzia edo lanaldi-murrizketa baliatzeko gehienezko epe batzuk ezarri dira, bai bikote bakoitzeko, bai eskatzaile bakoitzeko, baita familia-bizitza osorako ere, eta garai bakoitzeko; horri dagokionez, seme-alaba bat jaiotzeak esan nahi du garai bat itxi egiten dela eta beste berri bat irekitzen dela. Hona hemen epe horiek:

Laguntza jasotzeko denbora-mugak
 EszedentziaMurrizketa
Eskatzaile eta seme/alabako 548 egutegiko egun (1,5 urte) 1.278 egutegiko egun (3,5 urte)
Bikote eta seme/alabako 900 egutegiko egun 2.556 egutegiko egun (7 urte)
Eskatzaileko / seme-alaba guztiak 1.460 egutegiko egun (4 urte) 3.834 egutegiko egun (10,5 urte)
Bikoteko / seme-alaba guztiak 2.190 egutegiko egun 6 urte 7.668 egutegiko egun (21 urte)

Ebazpen judizialaren edo bereizketaren, dibortzioaren edo deuseztasunaren ondoriozko hitzarmenaren ondoko partekatutako zaintzaren kasuetan, zaintza duen pertsona bakoitzak diruz lagundutako 548 egun naturalez (urte eta erdi) gozatzeko eskubidea izango du eszedentzian, eta 1.278 egun natural (3 urte eta erdi) lanaldi-murrizketan, bikoteari dagozkion aldi baterako gozamen-mugak aplikatu gabe.

Ordainketa modua:

Emandako laguntzak ordainketa bakarrean ordainduko dira, diru-laguntza emateko ebazpena jakinarazi ondoren.

TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskaera eta dokumentazioa eta aurkeztea
Eskaera eta dokumentazioa eta aurkeztea:
Diru-laguntza jasotzeko egoeran 59 egun igaro eta gero, laguntza eskatu ahal izango da-HASIERAKO ESKAERA Hurrengo eskaerak eskabide-orri sinplifikatuan aurkeztuko dira-JARRAIPEN ESKAERA. Izapideak erlaitzetan adierazitako bideetako edozein erabiliz egin ahal izango dira ”aurrez aurre edo elektronika-bidez”. Eskaerak aurkezteko epearen amaiera: diru-laguntza jasotzeko egoeran egoten den egun bakoitza 365 egun igaro baino lehen eskatu beharko da.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Hasierako eskaerako formularioa (Eskaera)

Formularioa interesdunak (pertsonak eta/edo entitateak) inprimatu, bete eta zehaztutako lekuetan aurkeztu dezakeen inprimakia da.

Eskabidea betetzeko jarraibideak (Laguntza emateko dokumentua)

Eskabidea bete baino lehen argibide hauek irakurtzea garrantzitsua da.

Hirugarrenaren alta izeneko eredu normalizatua (Eskaera)

Adierazitako eredua eskatzaile hauek aurkeztuko dute, sinatuta: KUTXABANK, LABORAL KUTXA, BANKOA, CAIXABANK, BBVA edo BANCO SANTANDER finantza-erakundeetan banku-kontua ez dutenak. Bertan, honako datu hauek azalduko dituzte: NAN zenbakia, IFK edo atzerritarren identifikazio-zenbaki pertsonala eta ordainketak egiteko hautatu den kreditu-erakundean duen kontu kodea, erakunde berak ikus-onetsita.

Hirugarrenaren alta izeneko eredu normalizatua (bankuko datuak baliozkotzeko pasabideari atxikitako finantza-erakundeetan banku-kontuarekin) (Eskaera)

Adierazitako eredua eskatzaile hauek aurkeztuko dute, sinatuta: KUTXABANK, LABORAL KUTXA, BANKOA, CAIXABANK, BBVA edo BANCO SANTANDER finantza-erakundeetan banku-kontua dutenak. Bertan, honako datu hauek azalduko dituzte: NAN zenbakia, IFK edo atzerritarren identifikazio-zenbaki pertsonala eta ordainketak egiteko hautatu den kreditu-erakundean duen kontu kodea.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Elektronikoa
Aplikazioak:
Enpresaren edo erakundearen ziurtagiria

Semeak edo alabak zaintzeko eszedentzia edo lanaldi murrizketa dela medio diru-laguntza eskatau duenak zerbitzuak ematen dituen enpresaren edo erakundearen ziurtagiria.

Eskabide-orria

Eskabide-orriak esteka zuzena du izapidetze elektronikoarekin: Horretarako, ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzeko eskatuko dizu:

                               Pertsona fisikoentzat: NANen, ONA, Herritar Ziurtagiria

                               Pertsona juridikoentzat: Entitatearen ziurtagiria

Eskabide-orriarekin batera, berariazko dokumentazioa aurkeztu behar da.

Gomendatzen dugu aurkeztu beharreko ziurtagiriak edukitzea izapidetzen hasi baino lehen, eta beste formularioak bete eta nork bere ordenagailuan gordetzea.

Enpresaren edo erakundearen ziurtagiria (Eskaera)
Semeak edo alabak zaintzeko eszedentzia edo lanaldi murrizketa dela medio diru-laguntza eskatu duenak zerbitzuak ematen dituen enpresaren edo erakundearen ziurtagiria.

Dokumentazioa

Dokumentazioa aurkezteko jarraibideak
Jarraibide hauetan deskribatzen da nola aurkeztu behar den deialdian eskatzen den dokumentazioa. Kasu bakoitzean zehazten dira dauden aukerak.
Izapideak egiteko hautatu den bidea edozein dela ere, dokumentazioa paperean edo elektronika bidez aurkeztu daiteke, edo administrazioari datua lortzeko baimena eman dakioke.



Elektronikoa
Aplikazioak:


Dirulaguntzaren izapide berariazkoak
Berariazko izapideak dira, kasuan kasuko laguntzako prozedura motaren arabera, pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin behar dituenak, administrazioak hori egitea eskatzen dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki baduzu.
Kanal elektronikoa aukeratu baduzu, ordea, izapideak "Nire Kudeaketak" atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Jarraipen-eskaerako formularioa
Jarraipen-eskaerako formularioa:
Jarraipen-eskaerak aurreko eskaeretatik 4 hilabete igarotakoan aurkeztu ahal izango dira.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jarraipeneko eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa (Laguntza emateko dokumentua)

Jarraipeneko eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Hirugarrenaren alta izeneko eredu normalizatua (Eskaera)

Adierazitako eredua eskatzaile hauek aurkeztuko dute, sinatuta: KUTXABANK, LABORAL KUTXA, BANKOA, CAIXABANK, BBVA edo BANCO SANTANDER finantza-erakundeetan banku-kontua ez dutenak. Bertan, honako datu hauek azalduko dituzte: NAN zenbakia, IFK edo atzerritarren identifikazio-zenbaki pertsonala eta ordainketak egiteko hautatu den kreditu-erakundean duen kontu kodea, erakunde berak ikus-onetsita.

Hirugarrenaren alta izeneko eredu normalizatua aurkeztuko da laguntzak kobratzeko banku-kontuaren zenbakia aldatzen denean.

Jarraipen-eskaerako formularioa (Eskaera)

Jarraitzeko eskaeraren formularioa interesdunak (pertsonak eta/edo entitateak) inprimatu, bete eta zehaztutako lekuetan aurkeztu dezakeen inprimakia da.

Hirugarrenaren alta izeneko eredu normalizatua (bankuko datuak baliozkotzeko pasabideari atxikitako finantza-erakundeetan banku-kontuarekin) (Eskaera)

Adierazitako eredua eskatzaile hauek aurkeztuko dute, sinatuta: KUTXABANK, LABORAL KUTXA, BANKOA, CAIXABANK, BBVA edo BANCO SANTANDER finantza-erakundeetan banku-kontua dutenak. Bertan, honako datu hauek azalduko dituzte: NAN zenbakia, IFK edo atzerritarren identifikazio-zenbaki pertsonala eta ordainketak egiteko hautatu den kreditu-erakundean duen kontu kodea.

Hirugarrenaren alta izeneko eredu normalizatua aurkeztuko da laguntzak kobratzeko banku-kontuaren zenbakia aldatzen denean.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Elektronikoa
Aplikazioak:
Jarraipen-eskaerako formularioa

Jarraitzeko eskaeraren formularioa interesdunak (pertsonak eta/edo entitateak) inprimatu, bete eta zehaztutako lekuetan aurkeztu dezakeen inprimakia da.

Jarraipenerako enpresaren edo erakundearen ziurtagiria

Semeak edo alabak zaintzeko eszedentzia edo lanaldi murrizketa dela medio diru-laguntza eskatau duenak zerbitzuak ematen dituen enpresaren edo erakundearen ziurtagiria.



Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Agiriak Aurkeztea
Agiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Epea Luzatzea
Epea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea
Atzera Egitea:
Interesdunak eskubidea izango du, bere eskabidea egin ondoren, ebazpena edonoiz eman arte du atzera egiteko. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak berari babesten dizkion eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Errekurtsoa Gorakoa
Errekurtsoa Gorakoa:
Gorako errekurtsoa helegite administratibo bat da eta haren bidez lortu nahi dena da Administrazioaren organok batek hierarkikoki mendeko duen beste organo batek emandako egintza aztertu eta zuzenbidearen arabera zuzendu dezan.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Errekurtsoa Gorakoa (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, gorako errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2015/04/01 - 2020/12/31
Aurkezteko epe-muga:

HASIERAKO ESKAERA AURKEZTEKO EPEA

Hasierako eskaera aurkezteko epea hasten da eskatzaileak gutxienez 59 eguneko epea bete duenean jarraian, eta gehienez 365, lanaldi-murrizketan eta/edo lan-eszedentzian.

JARRAITZEKO ESKAERA AURKEZTEKO EPEA

Hurrengo eskabideak —laguntzaren jarraipenerako eskaerak— aurkezteko, emandako aurreko diru-laguntzaren eskaera egin zenetik gutxienez lau hilabete igaro beharko dira. Diru-laguntza jasotzeko egoeran egoten den egun bakoitza 365 egun igaro baino lehen eskatu beharko da. Gutxieneko aldi hori ez da bete beharko diruz laguntzeko moduko jarduna amaitu den kasuetan.

OHARRA:
Urtero hasierako eskaera bat aurkeztu daiteke, edo hasierako eskaera bat eta jarraitzeko eskaera batzuk, betiere aurreko baldintzak betetzen baldin badira.

Ebazteko epea:

Sei hilabete, eskabidea aurkezten denetik.

Isilbidearen ondorioak:
Baiespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Gizarte Politiketako Sailburuordetza.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.