Departamento de Cultura y Política Lingüística

Euskal sortzaileen mugikortasuna sustatzeko dirulaguntzak: musika (2019)

[musika_sortzaileak]

Deskribapena


Xedea

Deialdiko modalitatea:

  • Musika:

Honakoak izango dira diruz lagun daitezkeen jarduerak: musika birak eta kontzertu bereziak

  • Honakoa hartuko da musika biratzat: euskararen eremu geografikotik kanpo urte osoan, gutxienez 5 kontzertu jotzea 3 hiri desberdinetan.
  • Musika biretako emanaldiak zenbatzean ez dira kontuan hartuko kontzertu berezietako emanaldiak.
  • Honakoa joko da kontzertu berezitzat: euskal musika nazioartean zabaltzearren aparteko interesa izan dezakeen azoka, jaialdi edo gertakizun batean kontzertua ematea 2019an.
  • Kontzertu berezi moduan onartzeko baldintzak:
    • Diruz lagunduko den musika taldeak prestigioduna izan behar du eta gutxienez 5 urteko ibilbide profesionala izango du. Talde berriak ere izan ahalko dira baldin eta aurrez aipaturiko baldintzak betetzen dituzten musikariz osaturik badaude.
    • Kontzertua emango den musika azoka, jaialdi, edo gertakizunak prestigioduna eta nazioartean oihartzun zabalekoa izan behar du.
    • Dirulaguntzaren eskatzaileak kontratatzailearen gonbidepen-gutun sinatua (musika taldearen kontratazio-baldintzak zehazten dituena) edo kontratua aurkeztu beharko du eskabidearekin batera.
    • Kontratatzaileak diruz lagunduko den kontzertuaren kostuaren %25 hartuko du gutxienez bere gain.

Ondokoetarako ez da dirulaguntzarik emango, musika bira nahiz kontzertu berezia izan:

  • Herriko festetako programetan sarturiko emanaldi eta berbenetarako.
  • Kalean kontraturik gabe eta antzeko egoeretan egiten diren emanaldietarako

Aurrekontuko zuzkidura

125.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Eskaeren ebaluazio irizpideak eta ebazpen proposamenak:

Eskatzailaren ibilbide profesionala%20 arte
Kide kopurua            3 puntu
Taldearen antzinatasuna3 puntu
Sorturiko kultur ekoizpenen berritasuna6 puntu
Azken 3 urtean atzerrian burututako ekitaldi kopurua8 puntu
Jarduera garatuko den espazioa/gertakizuna% 35 arte
Birako ikuskizun kopurua 10 puntu
Hiriak eta herrialdeak 10 puntu
Antzoki, areto ala espazioaren ezaugarriak, nazioarteko programazioa eta izaera profesionala 15 puntu
Proiektuaren auto-finantziazio maila% 10 arte
Proiektuko autofinantziazio maila 10 puntu
Eskatzailearen presentzia digitala 
Web-orri, sare sozial, eta gainontzeko euskarri digitaletan euskarazko eta ingelesezko bertsioa izatea 5 puntu
Proiektuaren ezaugarriak eta Etxepareren helburuekin duen lerratze maila % 30 arte
Jasotako sariak eta kritika espezializatuak, autore edo taldearen proiekzioa10 puntu
Euskeraren presentzia proiektuan10 puntu
Proiektuak euskal kulturaren nazioarteko zabalkundeari egiten dion ekarpena10 puntu
  • Balorazioan lor daitezkeen puntuen %50 lortzen ez duten proiektuak ez dute dirulaguntzarik jasoko.
  • Ez da 500 eurotik beherako dirulaguntzarik emango. Jasotako puntuazioari dagokiona muga honetatik beherakoa bada, proiektu horrek ez du laguntzarik jasoko.

Diruz laguntzen diren gastuak:

  • Dagokion jaialdi edo jardueran parte hartzekoak: joan-etorria, ikuskizuna jendaurreko egingo den tokiko muntaia-gastuak, eszenografia edo materialaren garraioa, ostatua eta dietak.
  • Artisten katxetak eta nominak ez dira diruz lagunduko.
  • Gastu amortizagarririk ez da diruz lagunduko.

Diru laguntzaren zenbatekoak:

1. Laguntzen zenbatekoak:

  • Gehienezko gastuak, pertsonako eta eguneko:
    • Espainian, ostaturako hirurogeita hamabost (75) euro, eta dieta-kontzeptuko berrogei (40) euro.
    • Estatutik kanpora, ostaturako ehun eta hogei euro(120), eta dieta kontzeptuko hirurogei euro (60).
  • Ondorengo dietak onartuko dira: emanaldi egunetakoak, eta joan-etorrietako beste egun bat.
  • Automobila erabiliz gero, zero koma hogeita bost (0,25) euro km-ko gehi autopista eta parkinga.
  • Furgoneta erabiliz gero, zero koma hogeita hamabost (0,35) euro km-ko. Kilometro kopurua kalkulatzeko, dirulaguntza eskaera egin duen pertsona fisiko edo juridiko pribatuaren sozietate egoitza hartuko da abiapuntutzat.
  • Ibilgailua alokatua denean, alokairuaren faktura, erregaia, autopista eta parkinga.
  • Hegazkina, trena edo bestelako garraio publikoren bat erabiliz gero, soilik maila arrunteko txartela onartuko da.

2. Musika jardueren kasuan diru kopuruak:

Eskatzaileek nahi beste eskabide aurkez ditzakete. Halere, musika talde bakoitzeko bira bakarra eta kontzertu berezi bakarra hartu ahal izango da kontuan, eta jasotako dirulaguntza guztien batura ez da inoiz izango ondoko kopuruak baino handiagoa:

  • Hamabi mila bostehun (12.500) euro taldeko.
  • Musika birako jaso ahal izango den gehienezko zenbatekoa honakoa izango da:
    • Espaniar Estatuko biretarako: bi mila eta bostehun (2.500) euro.
    • 5.000 km arteko tokietarako: sei mila eta bostehun (6.500) euro.
    • 5.000 km-tik haragoko tokietarako: hamabi mila eta bostehun (12.500) euro.
  • Kontzertu berezi baterako jaso ahal izango den gehienezko zenbatekoa (materialen garraioa eta tokiko muntaia gastuak barne), honakoa izango da:
    • 1.200 km arteko tokietarako: bi mila (2.000) euro.
    • 1.200 eta 5.000 km arteko tokietarako: lau mila (4.000) euro.
    • 5.000 km-tik haragoko tokietarako: sei mila (6.000) euro.

Ordainketa-modua:

Ebazpen honetan oinarrituz emandako dirulaguntzen ordainketa bi zatitan egingo da honako prozedurari jarraituz:

  • % 75 dirulaguntza onartzen den egunetik kontatzen hasi eta hilabeteko epean. 
  • % 25 jarduera amaitu, justifikazioa egin  eta gehienez ere sei hilabeteko epean.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Erakunde eta Sozietate Publikoak > Etxepare Euskal Institutua

Ebazten duen erakundea

  • Erakunde eta Sozietate Publikoak > Etxepare Euskal Institutua

Kontaktu-informazioa


Alberto Irazu
a-irazu@etxepare.eus
Teléfono: 943023402

Jendaurreko arreta: 

    Bulegoa: Etxepare Euskal Institutua, Andre Zigarrogileen plaza 1, 20012 Donostia - San Sebastián.

    Harrera ordutegia: 08:30-14:00 

Telefono bidezko arreta: 

    Ordutegia: 10:00-14:00

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1032508

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Bira edo proiektuko eskabide bat aurkeztuko da.

Eskatzaile berak eskabide bat baino gehiago aurkeztuko badu, nahikoa izango da eskatzaileari buruzko administrazio-dokumentazioa behin aurkeztea.

 

Lau pausu jarraitu beharko dira:

  1. eskabidea bete
  2. dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
  3. eskabidea sinatu
  4. bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskabidea kanal presentzialatik aurkeztu nahi baduzu, eskabide-orria betetzeko bi aukera dituzu:

1. Aukera:

  1. Eskabide-orria ordenadorean bete
  2. datuak eta dokumentu beharrezkoek, Administrazioaren sistema informatikoan gorde,
  3. inprimakia inprimatu,
  4. eskuz bete eta sinatu,
  5. eta aipatutako lekuetan aurkeztu beharko duzu, inprimakiak aurkezteko deialdiak ezarritako epean.

2. Aukera:

  1. Eskabide-orria bete gabe inprimatu, eskuz bete eta sinatu,
  2. datuak eta dokumentu beharrezkoek, Administrazioaren sistema informatikoan gorde,
  3. eta aipatutako lekuetan aurkeztu, inprimakiak aurkezteko deialdiak ezarritako epean.
  • Aukera hau erabiliz, zure eskabide-orria Administraziora heltzen denean dagoenekoz zure datuak tramitazio-bulegoaren eskutan egongo dira, horrela espedientearen tramitazioa erraztuz.
  • Administrazioak eskabide-orriaren datuak hilabete batean gordeko ditu eta Administrazioak datu hoiek bakarrik erabiliko ditu baldin eta zuk paperezko eskabidea goian aipatutako lekuetan epe barruan aurkezten duzun.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunetik kontatzen hasita, gehienez lau hilabeteko epean eman eta jakinaraziko dira modalitateetako ebazpenak.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Diru-laguntza onartzea


Ebazpena Eusko Jaurlaritzako iragarki-taula elektronikoan argitaratzen den egunetik kontatzen hasi eta hamabost eguneko epean onuradunak berariaz uko egiten ez badio, diru-laguntza onartu egongo dela onartuko da

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Diru-laguntza onartzeko inprimakia

Jasotako diru-laguntzak justifikazioa


Ebazpen honetan ezarritako diru-laguntzen onuradunek 2019ko Abenduaren 31ra arteko epean aurkeztu beharko dituzte jarraian zerrendatzen diren agiriak. Salbuespenez, abenduan egindako jardueren kasuan, 2020ko urtarrilaren 31ra arte luzatu ahal izango da epea.

Pertsona juridikoek justifikazioak bide elektronikoa erabiliz aurkeztuko dituzte, Iparraldeko Euskal Herri Elkargoko pertsona juridikoek justifikazioak bide presentzialaz ere egin ahal izango dituzte

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Justifikatzeko inprimakia

Beste tramite batzuk