Izurriak kontrolatzeko kontuan hartu beharreko alderdiak

Nork egin ditzake biozida-tratamenduak?

Establezimendu eta Zerbitzu Bioziden Erregistro Ofizialean (EZBEO) inskribatuta dauden enpresek egin behar dizkiete hirugarrenei biozida-tratamenduak. Euskal Autonomia Erkidegoan erregistratuta dauden enpresak zein diren jakiteko, jo Osasun Publikoko zuzendariordetzetara, edo egin kontsulta helbide honen bidez:

http://www.osakidetza.euskadi.net/r85-cksalu10/eu/contenidos/informacion/sanidad_ambiental/eu_1249/biocid_empresas_e.html

Beste autonomia erkidego batzuetan erregistratuta dauden enpresak zein diren jakiteko, jo Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasuneko Ministerioaren web-orrira:

http://www.mspsi.gob.es/ciudadanos/saludAmbLaboral/prodQuimicos/sustPreparatorias/biocidas/ROESB.htm

Zeregin horietan jarduten duten langileek prestakuntza jakin bat eduki behar dute, ez berdina, ordea, tratamenduen arduradun teknikoek edo tratamendu aplikatzaileek.

Izurriak kontrolatzeko kontuan hartu beharreko alderdiak azala irudia.
Izurriak kontrolatzeko kontuan hartu beharreko alderdiak (221Kb)
 
 
 
Azken eguneratzea: 2013/01/29