Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente

Idiazabal jatorri Izendapenaren 30. urteurrena

Tapia_Idiazabal_1.JPG

2017.eko urriak 04

Arantxa Tapia sailburuak Idiazabal Jatorri Izendapenaren 30. urteurreneko ekitaldian parte hartu du gaur, eta lehen sektorearen egituraketan elkarte eta eragile guztiek elkarlanean emandako aurrerapausuak aitortu nahi izan ditu bere hitzaldian.

Sektoreak, besteak beste, prestakuntzan eta belaunaldi erreleboaren alde apustu sendoa egin duela azpimarratu du sailburuak, eta berrikuntzaren alde eginiko lana ere balioan jarri nahi izan du, NEIKER eta AZTIREN etengabeko laguntzarekin, noski.

Idiazabal kalitatea da, eta bereiztu eta posizionatu egin gaitu, eta eginiko lan onak Lehen Sektorearen eremua gainditu eta Basque Country markaren erreferentzia nagusienen artean kokatzea ekarri du.

Etorkizunera begira, Elikadura eta Gastronomia Planari jarraituz, kate osoaren balioak BPGan duen pisua handitu nahi da eta bertoko produktua bultzatzeko lankidetza publiko-pribatua sustatu. Sailburuak esan duenez, “funtsezkoa delako nekazaritza sektorea lehiakorra, beritzailea eta etorkizuneko sektorea izateko lanean jarraitzea.”