Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2023ko maiatzaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2477

AGINDUA, 2023ko maiatzaren 15ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Ordizian (Gipuzkoa) dagoen «Goierri» Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratuaren baimena aldatzeko dena.

«Goierri» ikastetxe pribatu integratuaren ordezkariak hasitako espedientea aztertu da, zeinean eskatzen baitu baimena alda dakiola Lanbide Heziketako goi-mailako bi heziketa-ziklo berri eta Lanbide Heziketako goi-mailako bi espezializazio-kurtso berri emateko.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE), apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2020 Errege Dekretua (martxoaren 12ko BOE); 1147/2011 Errege Dekretua, uztailaren 29koa (uztailaren 30eko BOE), hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duena; apirilaren 16ko 450/2010 Errege Dekretua (maiatzaren 20ko BOE), Plataforma anitzeko aplikazioak garatzeko goi-mailako teknikariaren titulua ezarri eta gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena; urriaren 7ko 207/2011 Dekretua (urriaren 26ko EHAA), Plataforma anitzeko aplikazioak garatzeko goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena; maiatzaren 20ko 686/2010 Errege Dekretua (ekainaren 12ko BOE), Web aplikazioen garapeneko goi-mailako teknikariaren titulua ezarri eta gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena; azaroaren 29ko 245/2011 Dekretua (abenduaren 21eko EHAA), Web aplikazioen garapeneko goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena; apirilaren 20ko 280/2021 Errege Dekretua (maiatzaren 29ko BOE), Fabrikazio gehigarriko espezializazio-ikastaroa ezarri eta curriculumaren oinarrizko alderdiak finkatzen dituena; martxoaren 22ko 206/2022 Errege Dekretua (apirilaren 7ko BOE), Fabrikazio gehigarriko espezializazio-ikastaroa ezarri eta curriculumaren oinarrizko alderdiak finkatzen dituen apirilaren 20ko 280/2021 Errege Dekretua aldatzen duena, Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan; martxoaren 23ko 176/2021 Errege Dekretua (apirilaren 15eko BOE), Trenbideetako gurpildun materialaren mantentze-lan aurreratuan espezializatzeko ikastaroa ezarri eta curriculumaren oinarrizko alderdiak finkatzen dituena; eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ondoren deskribatzen den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da 2023-2024 ikasturterako:

Kode zenbakia: 20005671 eta 012581.

Izen generikoa: Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratua.

Izen espezifikoa: «Goierri».

Titularra: «Goierriko Herrien Ekintza» fundazioa.

Helbidea: Arranomendia 2.

Udalerria: Ordizia.

Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

Baimena:

– «Plataforma anitzeko aplikazioak garatzea» goi-mailako heziketa-ziklo bat emateko.

– «Web aplikazioen garapena» goi-mailako heziketa-ziklo bat emateko.

– «Fabrikazio gehigarria» goi-mailako espezializazio-kurtso bat emateko.

– «Trenbideetako gurpildun materialaren mantentze-lan aurreratua» goi-mailako espezializazio-kurtso bat emateko.

Ikastetxearen osaera:

– Lanbide Heziketa:

• Lanbide-arloa: Administrazioa eta kudeaketa.

○ Administrazioa eta finantzak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

• Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta elektronika.

○ Automatizazioa eta robotika industriala, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Telekomunikazio- eta informatika-sistemak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

• Lanbide-arloa: Fabrikazio mekanikoa.

○ Elementu metalikoen fabrikazioa, oinarri-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Mekanizazioa, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

○ Soldadura eta galdaragintza, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

○ Fabrikazio mekanikoko diseinua, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Eraikuntza metalikoak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

○ Fabrikazio gehigarria, goi-mailako espezializazio-kurtsoa. Edukiera: kurtso 1.

• Lanbide-arloa: Ostalaritza eta turismoa.

○ Sukaldaritza eta jatetxe-arloa, oinarri-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

• Lanbide-arloa: Informatika eta komunikazioak.

○ Plataforma anitzeko aplikazioak garatzea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Web aplikazioen garapena, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

• Lanbide-arloa: Instalatze- eta mantentze-lanak.

○ Etxebizitzak mantentzea, oinarri-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Mantentze-lan elektromekanikoak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Mekatronika industriala, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

• Lanbide-arloa: Gizarte eta kultura zerbitzuak.

○ Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egitea, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

• Lanbide-arloa: Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak.

○ Ibilgailuen mantentze-lanak, oinarri-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

○ Trenbideetako gurpildun materialaren mantentze-lan aurreratua, goi-mailako espezializazio-kurtsoa. Edukiera: kurtso 1.

2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

4. artikulua.– Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa. Datu pertsonalak tratatu eta «Lanbide heziketako ikastetxe pribatuen baimenak» izeneko tratamenduari dagokion jardueran sartuko dira.

Arduraduna: Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.

Xedea: Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuen erregistro ofiziala ikastetxeen irekiera eta ixte baimenak, baita emandako baimenetan aldaketak ere.

Legitimazioa:

– Tratamendua beharrezkoa da, aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko.

– 4/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzkoa.

– Uztailaren 3ko, 8/1985 Lege Organikoa, Hezkuntzarako Eskubidea Arautzekoa.

Hartzaileak:

– Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioa.

Eskubideak: eskubidea duzu datuak irispidean izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.

Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webgunean: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/133300-capa2-eu.shtml.

Araudia:

– Datuak Babesteko Araudi Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/?uri=CELEX%3A02016R0679-20160504).

– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf).

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 15a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala