Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2023ko maiatzaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2470

197/2023 EBAZPENA, apirilaren 24koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Laborategi Zerbitzuko Koordinatzailearen lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia baliogabetzen den.

AURREKARIAK

2023ko urtarrilaren 4an, abenduaren 12ko 846/2022 Ebazpena argitaratu zen EHAAn. Horren bidez, Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerenteak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko Laborategi Zerbitzuko Koordinatzailea lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia argitaratu zen.

Deialdian akats bat antzeman denez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109. artikulua aplikatuta, baliogabetu egiten da deialdia, eta ondoriorik gabe uzten da.

Horregatik guztiagatik, eta indarrean dauden legeek pertsonal arloan ematen dizkidaten ahalmenez baliatuz, hau,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Bertan behera uztea Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerenteak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko Laborategi Zerbitzuko Koordinatzailea lanpostua betetzeko egindako deialdia. 846/2022 Ebazpena, abenduaren 12koa zen eta honek ondoriorik gabe uzten du ebazpen hori.

Bigarrena.– Ebazpen hau argitaratzea.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Hondarribia, 2023ko apirilaren 24a.

Bidasoko ESIko zuzendari-gerentea,

MARIA LUISA MERINO HERNANDEZ.


Azterketa dokumentala