Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2023ko maiatzaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2469

AGINDUA, 2023ko maiatzaren 17koa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita Justizia Digitalaren eta Azpiegituraren Zuzendaritzako «Proiektuen arduraduna» lanpostua (kodea: 511288; dotazioa: 1) izendapen askez betetzeko deialdia.

Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2.c) artikuluan eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2023ko apirilaren 4ko Aginduaren hirugarren oinarrian (2023ko apirilaren 19ko EHAA) xedatutakoaren arabera, zeinaren bidez iragartzen baita Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailean lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia.

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Deialdia hutsik geratuko dela ebaztea, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2023ko apirilaren 4ko Aginduaren lehenengo oinarriko baldintzak betetzen dituen langilerik aurkeztu ez delako.

Bigarrena.– Agindu honek administrazio-bidea agortzen du; beraz, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoaren aurrean, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 17a.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

NEREA MELGOSA VEGA.


Azterketa dokumentala