Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2023ko maiatzaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2465

530/2023 EBAZPENA, apirilaren 27koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez esleitzen zaizkion Ana Goyenechea Herrero andreari Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Amara Berriko Lehen Mailako Arretako Unitateburuaren (LMAU) eginkizunak.

Otsailaren 17ko 214/2023 Ebazpenaren bidez (2023ko martxoaren 3ko EHAA, 44. zk.), deialdi publikoa egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko ESIko Amara Berriko Lehen Mailako Arretako Unitateburua (LMAU) lanpostua izendapen askez betetzeko.

Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Ana Goyenechea Herrero andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hura izendatzea, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko ESIko Amara Berriko Lehen Mailako Arretako Unitateburu.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ana Goyenechea Herrero andreari esleitzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko ESIko Amara Berriko Lehen Mailako Arretako Unitateburuaren (LMAU) eginkizunak.

Bigarrena.– Ana Goyenechea Herrero andreak bi eginkizun izango ditu: kudeaketa eta asistentzia ematea; eta Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko gerentearen mende egongo da zuzenean eta hierarkian. Bai Lehen Mailako Arretako Unitateburuaren funtzioak egin bitartean bai haiek amaitu ostean, titulartasunari eutsiko dio bere kategorian dagokion plazan, eta hari lotutako oinarrizko funtzioak ere betetzen jarraituko du.

Hirugarrena.– Esleipen honek ez du inola ere ekarriko Lehen Mailako Arretako Unitateburuaren funtzioak eta ordainsariak berariazko lanpostu gisa finkatzea, eta nahierara erabaki ahal izango da funtzio horien esleipena amaitzea.

Laugarrena.– Interesdunak, eginkizun horietan diharduen bitartean, osagarri berezi bat jasoko du erantzukizunagatik.

Bosgarrena.– Izendapen honek 2023ko apirilaren 27tik aurrera izango ditu ondorioak.

Seigarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuari jakinaraztea.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2023ko apirilaren 27a.

Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (2266/2022 Ebazpena, abenduaren 13koa).

Langileen zuzendaria,

MARIA PILAR SANCHEZ GARDUÑO.


Azterketa dokumentala