Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2023ko martxoaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
1361

EBAZPENA, 2023ko otsailaren 10ekoa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez erregistratu, argitaratu eta gordailutzen baita Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren mendeko zuzeneko kudeaketako eskola-jantokietako kolektibitate-enpresen hitzarmen kolektiboaren jarraipen eta bermerako batzorde paritarioak hartutako erabaki bat, 2022ko soldata-taulak (% 1,5) eta 2023koak (% 100eko parekatzea) eguneratzeari buruzkoa (hitzarmenaren kodea: 86002235012003).

AURREKARIAK

2023ko otsailaren 9an, REGCON erregistroan aurkeztu dute enpresaren eta sindikatuen ordezkariek sinatutako hitzarmen kolektiboko batzorde paritarioaren erabakiari buruzko dokumentazioa.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Lan-agintaritza honi dagokio Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bateginaren 90.2 artikuluan aurreikusitako eskumena (urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen testu bategina), hala xedatuta baitago Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta haien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 6. artikuluan, urtarrilaren 19ko 7/2021 Dekretuaren 10.1.i artikuluarekin lotuta –dekretu hori uztailaren 6ko 167/2021 Dekretuak aldatu zuen, zeinaren bidez ezartzen baita Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala–.

Bigarrena.– Prozedura honetan aplikatu behar den funtsezko araudia bi dekretu hauetan jasota dago: Laneko Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroari eta Gordailuari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua eta Euskal Autonomia Erkidegoko hitzarmen eta akordio kolektiboen erregistroari eta gordailuari buruzko urtarrilaren 25eko 9/2011 Dekretua.

Hirugarrena.– Aurkeztu den erabakia inskribatu beharreko egintza bat da, maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuaren 2.1.a) artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz. Aztertu dira inskribatzeko eskaera eta erantsitako dokumentazioa, eta ikusi da eskaera horretan betetzen direla legezko eskakizun guztiak. Beraz, Euskal Autonomia Erkidegoko hitzarmen eta akordio kolektiboen erregistro eta gordailua sortu zuen urtarrilaren 25eko 9/2011 Dekretuaren 9. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Akordioa Euskadiko Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatu eta gordailutzeko agintzea, eta alderdiei jakinaraztea.

Bigarrena.– Xedatzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 10a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

ANGEL LAPUENTE MONTORO.

Asier Aldaiturriaga Berriozabalek, Hezkuntza Sailaren mendeko zuzeneko kudeaketako eskola-jantokietako kolektibitate-enpresen hitzarmen kolektiboaren jarraipenerako eta bermerako batzorde paritarioak emandako baimena baliatuz, honako hau.

Adierazten du: 2023ko otsailaren 9an egindako bilkuran, batzorde horrek jarraian azaltzen den gaia aztertu zuen, eta hona hemen hartutako erabakia, bileraren aktatik transkribatuta:

Planteatu den gaia: 2022ko (% 1,5) eta 2023ko (% 100eko parekatzea) soldata-taulak eguneratzea. Taula horiek langileen ordezkariek 2023ko urtarrilaren 17an igorritako proposamenean jasota daude.

Batzordearen ebazpena: Batzordeak honako erabaki hau hartu du aho batez:

«Batzorde paritarioko kideek aho batez erabaki dute 2022rako (% 1,5) eta 2023rako (% 100eko parekatzea) aurkeztutako behin betiko soldata-taulak onartzea. Akta honen eranskinean daude jasota.

Halaber, egintza horretan bertan, Tomás Arrieta Heras Lan Harremanen Kontseiluko presidenteari baimena ematen zaio taula horiek Hitzarmen Kolektiboen Erregistroan (REGCON) erregistratu eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara daitezen egin behar diren izapideak egiteko.»

Eta hala ziurtatzen du, dagozkion ondorioak izan ditzan, Bilbon, 2023ko otsailaren 9an.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala