Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2023ko urtarrilaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
412

EBAZPENA, 2022ko abenduaren 29koa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez Koalak Studios Koop Elk Txikiaren ukoa onartzen baita eta Europar Batasunak finantzatutako Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan 2022-2023ko aldirako Euskadiko kultura- eta sormen-industriak azeleratzeko proiektuen deialdiaren ordezko onuradunen zerrenda erabakitzen baita.

AURREKARIAK

1.– 2022ko urriaren 20an argitaratu zen EHAAn Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2022ko urriaren 11ko Agindua, zeinaren bidez arauak ezarri eta deialdia egiten baita 2022-2023ko aldian Euskadiko Kultura eta Sormen Industriak azeleratzeko proiektuetarako dirulaguntzak, Europar Batasunaren NextGenerationEu funtsak finantzatutako Suspertzen, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan dirulaguntzak emateko.

2.– 2022ko abenduaren 21ean, Kulturako sailburuordearen ebazpena eman zen, Euskadiko kultura- eta sormen-industriak bizkortzeko proiektuetarako 2022-2023ko laguntzen eskabideak ebazten dituena.

Hori dela eta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Koalak Studios Koop Elk Txikia (F95830683) erakundeak 109-KAZ_2022 espediente-kodea duen proiekturako aurkeztutako dirulaguntzari uko egitea onartzea.

Bigarrena.– Ordezko onuradunen zerrenda argitaratzea (eranskina).

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 29a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

ERANSKINA
ONURADUN ORDEZKOAK
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala