Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2023ko urtarrilaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
407

EBAZPENA, 2022ko abenduaren 27koa, Osasuneko sailburuordearena, 2022ko deialdian aurkeztutako osasun-arloko ikerketa- eta garapen-proiektuetarako laguntzak emateko dena. Lerroa: «Osasun-arloko ikerketa-jarduera sustatzea».

Osasuneko sailburuaren 2022ko apirilaren 5eko Aginduaren bitartez (2022ko apirilaren 25eko EHAA, 79. zk.), osasunaren alorreko ikerketa- eta garapen-proiektuetarako laguntzen 2022ko deialdia iragarri zen.

Agindu horrek 13. artikuluan ezarritakoaren arabera, aurkeztu diren eskabideak lerro bakoitzerako prozedura desberdin bat hartuta izapidetuko dira (6. artikuluan adierazitakoarekin bat), eta bakoitza bere ebazpenarekin amaituko da. Osasuneko sailburuordeari dagokio agente eskatzaileek proposatutako gai guztiak erabakitzeko ebazpenak ematea, Balorazio Batzordeak proposatuta.

«Osasun-arloko ikerketa-jarduera sustatzea» lerroan aurkeztu diren eskabideak ikusita, Balorazio Batzordearen proposamena aztertuta, eta harekin bat etorriz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– «Osasun-arloko ikerketa-jarduera sustatzea» lerroan, laguntzak ematea I. eranskinean zehaztutako ikerketa- eta garapen-proiektuei (I+G).

Bigarrena.– «Osasun-arloko ikerketa-jarduera sustatzea» lerroan, laguntzak ukatzea II. eta III. eranskinetan zehazten diren I+G-ko proiektuei, eranskin horietan adierazten diren arrazoiengatik.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen denetik aurrera, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan. Gainera, egoki iritzitako beste edozein errekurtso ere erabil dezakete.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 27a.

Osasuneko sailburuordea,

JOSÉ LUIS QUINTAS DIEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala