Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2022ko azaroaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5091

EBAZPENA, 2022ko azaroaren 15ekoa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, 2022ko ekainaren 22ko Agindua ebazten duena. Agindu horren bidez hautatzen dira, 2022ko deialdian, Ikertalent programako laguntzen onuradunen destino-zentro izango diren erakunde laguntzaileak.

2021eko martxoaren 31n argitaratu zen 115/2021 Dekretua, martxoaren 23koa, nekazaritza-, arrantza- eta elikagaigintza-sektoreko zientzia-, teknologia- eta enpresa-arloko ikertzaileentzako eta langile teknologoentzako prestakuntza-laguntzak arautzen dituena (Ikertalent programa).

Programako prestakuntza-jarduerak garatuko diren I+G+b proiektuak atxikitze-zentroetan egingo dira, eta zentro horiek zuzenbide publikoaren nahiz pribatuaren mende egon daitezke.

Zentro horiek, erakunde laguntzaile gisa, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren VI. tituluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean xedatutakoaren mende egongo dira.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko ekainaren 22ko Aginduaren bidez, norgehiagoka-prozedurarako deialdia egin da Ikertalent programaren 2022ko deialdiko onuradunen destino-zentro izango diren erakunde laguntzaileak hautatzeko.

Prozedura horren bidez, zuzenbide pribatuaren mende dauden erakundeak hautatuko dira, ikertzaileentzako 9 prestakuntza-laguntza (doktoratu aurreko bekak) eta teknologoentzako 10 prestakuntza-laguntza (martxoaren 23ko 115/2021 Dekretuak arautzen dituen euskal nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreko arlo zientifiko-teknologikoan eta enpresarialean) destino-zentro gisa atxikitzeko.

Xedatutakoaren arabera, eskabideak ebaluatzeko eratutako Hautaketa Batzordeak Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariari helarazi dio bere ebazpen-proposamena, eta, proposamen hori egiteko, kontuan hartu dira aginduan ezarritako balorazio-irizpideak.

Horregatik guztiagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Onartzea ebazpen honen eranskinean zerrendatutako zuzenbide pribatuko erakunde laguntzaileen hautaketa, ikertzaileentzako 9 laguntza eta euskal nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreko zientzia, teknologia eta enpresa arloko teknologoentzako 10 laguntza emateko prestakuntza-jarduera garatzeko (Ikertalent programa), 2022ko deialdia.

Bigarrena.– Hautatutako proiektuen deskribapena eta destinoko zentroa ebazpen honen eranskinean daude zerrendatuta.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 15a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

RAÚL PÉREZ IRACHETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala