Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

150. zk., 2022ko abuztuaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
3534

IRAGARKIA, Uraren Euskal Agentziarena, hasteko erabaki baten jakinarazpenari buruzkoa.

Aipatu iragarkia Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legea hausteagatik izapidetutako SAN-2021-0049 zehapen-espedienteari buruzkoa da.

Ahaleginak eginik ere adierazitako erabakia zuzenean jakinarazi ezin izan denez gero, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betez.

Jakinarazten zaio hamabost (15) eguneko epea izango duela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, bidezkotzat hartzen dituen alegazio, dokumentu eta informazio guztiak aurkezteko eta, hala badagokio, froga proposatzeko, baliatu nahi dituen baliabideak zehaztuta.

Halaber, ohartarazten zaio adierazitako epean prozeduraren hasieraren edukiari buruzko alegaziorik aurkezten ez badu prozedurari hasiera emateko erabakia ebazpen-proposamentzat hartu ahal izango dela, adierazitako 39/2015 Legearen 64. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Azkenik, adierazten zaio argitaratzen den egintzaren testu osoa eta espediente osoa interesdunaren eskura daudela Uraren Euskal Agentziaren egoitzan (Boulevard eraikina. Gamarrako Atea kalea 1.A - 11. solairua. 01013), aztertu eta ezagutu ditzan.

Hori guztia argitara ematen da interesduna jakinaren gainean egon dadin, eta jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 13a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

ANTONIO AIZ SALAZAR.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala