Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

150. zk., 2022ko abuztuaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

MUTRIKUKO UDALA
3526

IRAGARKIA, aldi baterako enplegua egonkortzeko 2022. urterako enplegu publikoaren eskaintzari buruzkoa.

Alkatearen 2022ko maiatzaren 17ko 110/2022 Ebazpenaren bidez, Mutrikuko Udalaren 2022rako enplegu publikoaren eskaintza onartu zen, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak ezartzen dituen abenduaren 28ko 20/2021 Legeak zehazturiko egonkortze plazei dagokiena.

Aipatutako enplegu publikoaren eskaintza onartzeko iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2022ko maiatzaren 25ean (98. zk.).

Mutriku, 2022ko ekainaren 28a.

Alkatea,

JOSEBA PALENZUELA ARRIETA.


Azterketa dokumentala