Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

121. zk., 2022ko ekainaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2860

77/2022 DEKRETUA, ekainaren 7koa, zeinaren bidez aldatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko lanpostu-zerrendak onartzen dituzten dekretuak.

Hainbat dekreturen bidez onartuz joan dira, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan, Justizia Administrazioaren zerbitzuko langileen lanpostu-zerrendak. Horrela, besteak beste, honako hauek aipa daitezke:

224/2012 Dekretua, urriaren 23koa, Vitoria-Gasteizko barruti judizialari dagozkion Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko lanpostu-zerrendak onartzeko dena.

29/2018 Dekretua, otsailaren 27koa, Donostiako Bulego Judizialari eta Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari dagozkien Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko lanpostu-zerrendak onartzeko dena.

Lanpostu-zerrendak Justizia Administrazioaren barne-egiturak antolatzeko baliabideak dira. Beraz, indarrean dauden prozeduren arabera izapidetu ondoren, aldeko txostena jaso duten aldaketak lanpostu-zerrendetan sartu behar dira aldian-aldian, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 521., 522. eta 523. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.

2021eko abenduaren 1ean argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean azaroaren 30eko 1052/2021 Errege Dekretua, 2021eko programazioari dagozkion berrogeita hamasei unitate judizial sortzeari buruzkoa. Unitate horien artean, Euskal Autonomia Erkidegoko bi unitate berri daude: Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 9 zenbakiko Epaitegia eta Donostiako Merkataritza Arloko 2 zenbakiko Epaitegia.

2022ko otsailaren 26an argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean otsailaren 23ko JUS/123/2022 Agindua, 2021eko programazioari dagozkion hiru epaitegi martxan jartzea xedatzen duena, martxan jartzeko data gisa 2022ko ekainaren 30a hartuta.

Dekretu honen xedea da, beraz, lanpostu horiek goian aipatutako dekretuen bidez onartutako lanpostu-zerrendetan sartzea.

Horrenbestez, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2022ko ekainaren 7ko egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Dekretu hauen bidez onartutako lanpostu-zerrendetan egindako aldaketak onartzea, dekretu honen eranskinean aurreikusitako baldintzetan:

224/2012 Dekretua, urriaren 23koa, Vitoria-Gasteizko barruti judizialari dagozkion Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko lanpostu-zerrendak onartzeko dena.

29/2018 Dekretua, otsailaren 27koa, Donostiako Bulego Judizialari eta Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari dagozkien Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko lanpostu-zerrendak onartzeko dena.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Dekretu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2022ko ekainaren 7an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala