Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

121. zk., 2022ko ekainaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
2857

EBAZPENA, 2022ko maiatzaren 25ekoa, Portu eta Itsas Gaietako zuzendariarena, zeinaren bidez honako ebazpen honen huts-zuzenketa egiten baita: Ebazpena, 2022ko martxoaren 10ekoa, Portu eta Itsas Gaietako zuzendariarena, Ondarroako portuan sartzeko eta aparkatzeko zerbitzua arautzen duena.

Lehenengoa.– 2022ko martxoaren 30ean, honako ebazpen hau argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (64. zk.): Ebazpena, 2022ko martxoaren 10ekoa, Portu eta Itsas Gaietako zuzendariarena, Ondarroako portuan sartzeko eta aparkatzeko zerbitzua arautzen duena.

Bigarrena.– Portu eta Itsas Gaietako zuzendariaren 2022ko martxoaren 10eko Ebazpenaren hamaikagarren arauak honako hau ezartzen du:

«Hamaikagarrena.– Eskabideak aurkeztea.

Ondarroako portuko sarbide kontrolatuko eremuan ibilgailuekin sartzeko baimena lortu nahi duten pertsonek eskabidea aurkeztu ahal izango dute, erantsitako eredua beteta. Eta pertsona edo enpresa erabiltzaileen kolektiboaren arabera eskatutako dokumentazioa erantsiko diote eskabide horri.

Eskabideak ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera aurkeztu ahal izango dituzte, hilabeteko epean, honako leku hauetan:

– Ondarroako Portu Zerbitzuko bulegoa.

– Arrain-lonjaren eraikina (Itsas aurre kalea 10, 2. solairua).

– Bizkaiko Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzaren bulegoa (Elkano kalea 3, Bilbao).

– Correosen bulegoak: posta ziurtatua.

– Indarrean dauden xedapenek onartutako beste edozein toki.»

Hirugarrena.– Egitatezko huts bat atzeman da, Portu eta Itsas Gaietako zuzendariaren 2022ko martxoaren 10eko Ebazpenaren hamaikagarren arauan ezarritako eredua falta delako, Ondarroako portuko sarbide kontrolatuko eremura ibilgailuekin sartzeko baimen-eskaerak aurkeztearekin lotuta.

Laugarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, administrazio publikoek ahalmena dute edozein unetan zuzentzeko, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako huts materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak.

Hori horrela, otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuak (Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzekoak) 7.h) eta 14.1-g) artikuluetan zuzendaritza honi ematen dizkion ahalmenak baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Portu eta Itsas Gaietako zuzendariaren 2022ko martxoaren 10eko Ebazpenean atzemandako hutsa zuzentzea, hau da, hamaikagarren arauak eskabideak aurkezteko aipatzen duen eredua eranstea.

Bigarrena.– Ondarroako portuko sarbide kontrolatuko eremura ibilgailuekin sartzeko baimen-eskaerak aurkezteko beste epe bat jartzea. Epe hori hilabetekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen, eta interesdunek, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote Industriako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 25a.

Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria,

AITOR ETXEBARRIA ATUTXA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala