Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

121. zk., 2022ko ekainaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ONDARROAKO UDALA
2849

IRAGARKIA, enplegua egonkortzeko 2022ko enplegu publikoaren eskaintzari eta 2022ko ohiko enplegu publikoaren eskaintzari buruzkoa.

Ondarroako Udaleko Alkateak, 2022ko maiatzaren 9ko 2022/473 Alkate Dekretu bidez, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste, enplegu publikoan behin-behinekotasuna gutxitzeko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritakoa aintzat hartuta:

Lehenengoa.– 2019ko lan eskaintza publikoan jasotako hurrengo hiru plaza lan-eskaintza horretatik kanpo uztea eta 2022ko egonkortze lan eskaintza publikoan sartzea, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 2.1 artikuluaren 2. paragrafoan xedatutakoan oinarrituta:

Funtzionarioak:

(Ikus .PDF)

Lan-legepekoak:

Bigarrena.– 2022ko Egonkortze Lan Eskaintza Publikoa onartzea, hurrengo plazekin:

Funtzionarioak:

Lan-legepekoak

Hirugarrena.– 2022ko ohiko Lan Eskaintza Publikoa onartzea, hurrengo plazekin:

Barne promozioa:

Lan-legepekoak:

Laugarrena.– 2022ko abenduaren 31 baino lehen, 2022ko Ohiko Lan eskaintza publikoa osatu ahal izango da, Estatuko 2022ko Aurrekontu Orokorrei buruzko 22/2021 Legearen 20. artikuluan adierazitako irizpideak eta mugak aintzat hartuta. Kontuan izan behar da 20/2021 Legetik eratorritako Lan eskaintza publikoa (LEP) ez dela 2022ko ohiko LEPa, baizik eta horri lotuta ez dagoen LEP espezifiko bat. Izan ere, 2022 Lan eskaintza publikoa 2022 osoan zehar onar daiteke, eta egonkortze prozesuari dagokion LEPa 2022ko ekainaren 1a baino lehen argitaratu behar da.

Bosgarrena.– Lan-eskaintza publiko honen ondoriozko deialdietan, karrerako funtzionario izendatutakoek, lanpostuaz jabetzean, lanpostua gordetzeko eskubiderik gabeko eszedentzia eskatzen badute, haiek hutsik lagatako plazak esleitu ahalko dira. Horretarako, epaimahai kalifikatzaileak karrerako funtzionarioak izendatzeko egindako proposamen osagarria erabiliko da.

Seigarrena.– Lan Eskaintza Publikoak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita Ondarroako Udaleko Egoitza elektronikoan (www.ondarroa.eus), eta iragarki taulan ere; eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian laburpena argitaratzea.

Ondarroa, 2022ko maiatzaren 19a.

Alkatea,

Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga


Azterketa dokumentala