Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

121. zk., 2022ko ekainaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

AÑANAKO UDALA
2848

IRAGARKIA, enplegua egonkortzeko 2022ko enplegu publikoaren eskaintzari buruzkoa.

Alkatetzaren 2022ko maiatzaren 24ko ebazpen bidez, eta udal honetako ordezkari sindikalekin negoziatu ondoren, hau erabaki da:

Lehenengoa.– Añanako Udalaren enplegu publikoa egonkortzeko eskaintza, 2022koa, onestea, era honetan:

– Enplegu Publikoan Behin-Behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera lehiaketasistemaren bidez betetzeko plazak, 2016ko urtarrilaren 1a baino lehen etenik gabe betetako lanpostuak izateagatik:

Funtzionarioak:

Garbitzaileak. Taldea: lanbide taldea. Titulazioa: eskola ziurtagiria. Dedikazioa: ehuneko 20.

Bigarrena.– Erabaki hau ALHAOn argitaratzea, bai eta berorren laburpen bat EHAAn ere.

Hirugarrena.– Interesdunei jakinaraztea erabaki hau eta haren aurka aurkez ditzaketen errekurtsoak.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek alkateari, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu ondorengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluekin bat etorriz; bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezakete Administrazioarekiko Auzien Vitoria-Gasteizko Epaitegian, bi hilabeteko epean, jakinarazpena jaso ondorengo egunetik aurrera, Administrazioarekiko auzi jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluak xedatutakoarekin bat etorriz. Aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea erabakitzen baduzu, ezin izango duzu administrazioarekiko auzi errekurtsorik aurkeztu, harik eta berraztertzeko errekurtsoa berariaz ebatzi edo errekurtso hori isilbidez ezetsi arte. Horrez gainera, egokitzat jotzen duzun beste edozein errekurtso jarri ahal izango duzu.

Dagozkion ondorioak izan ditzan argitaratzen da hau.

Añana, 2022ko maiatzaren 24a.

Alkatea,

JUAN CARLOS MEDINA MARTÍNEZ.


Azterketa dokumentala