Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2022ko ekainaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
2839

IRAGARKIA, 2022ko maiatzaren 23koa, Industria Administrazioaren Arabako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita linea hau: «Gamarra-Altsasu 1 eta 2» 30 kV DC aireko linea elektrikoa 195. eta 229. euskarrien artean aldatzeko proiektua, Arabako Burgelu eta Vitoria-Gasteiz udal-mugarteetan.

Jendaurrean jartzen da jarduketa hau eta, harekin batera, eskatzaileak nahitaez desjabetu beharrekotzat jotzen dituen ondasun eta eskubideen zerrenda banakatu eta zehatza, martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuak 10. artikuluan (2020ko apirilaren 24ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuak 144. artikuluan (2000ko abenduaren 27ko BOE) aurreikusitako ondorioetarako, testu beraren azken xedapenetako lehenengoan ezarritakoarekin lotuta, eta 1957ko apirilaren 26ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Erregelamenduak 17. artikuluan eta abenduaren 26ko 24/2013 Lege Elektrikoak 55. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

– Eskatzailea: I-DE Redes Eléctricas Inteligentes S.A.U. (egoitza: Urarte kalea 2, Vitoria-Gasteiz).

– Eskatutakoa: aurretiko eta eraikitzeko administrazio-baimena, ingurumen-ebaluazio sinplifikatua eta onura publikoaren deklarazioa.

– Helburua: zonaldean energia elektrikoaren horniketaren kalitatea hobetzea.

– Erreferentzia: 01ATY 202000044.

«Gamarra-Altsasu 1 eta 2» 30 kV DC aireko linea elektrikoa 195. eta 229. euskarrien artean aldatzea.

– Linearen ibilbidea: Burgeluko eta Vitoria-Gasteizko udalerriak (Araba).

– Proiektu honen eraginpeko ondasun eta eskubideak: iragarki honen eranskinean jasotakoak.

– Aurrekontua: 254.569,34 euro.

Guztiek jakin dezaten ematen da argitara hau, eta, batez ere, proiektuak eraginpean hartzen dituen lurren jabeak eta gainerako titularrak jakitun egon daitezen (jabe eta titular horien zerrenda iragarki honen amaieran dago jasota), hain justu ere proiektua aztertzeko aukera izan dezaten Industria Administrazioaren Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Vitoria-Gasteizko Samaniego kaleko 2an), dagokion udalean edo www.euskadi.eus web-orrian (Energia eta Meategiak/Energia ataleko Proiektuei buruzko Informazioari buruzko apartatuan: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/energia-meategiak/hasiera/), eta aipatutako tokietan egokitzat jotzen diren alegazioen bina ale aurkezteko, hogei eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 23a.

Industria Administrazioaren Arabako lurralde-ordezkaria,

JESÚS PASCUAL LORENTE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala