Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2022ko ekainaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2837

AGINDUA, 2022ko ekainaren 1ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Donostian (Gipuzkoa) dagoen «CPES Elizaran Ikastetxea BHIP» Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren izen espezifikoa aldatzeko baimena emateko dena.

Donostiako «CPES Elizaran Ikastetxea BHIP» Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren izen espezifikoa aldatzeko baimena eskatzeko asmoz ikastetxearen erakunde titularraren ordezkariak abiarazitako espedientea aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten organismoek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek hartu dira kontuan: Hezkuntzarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa (uztailaren 4ko BOE); otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak (martxoaren 12ko BOE) aldatzen duen apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE), eta gai horretan aplikatu beharreko indarreko araudia. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– «CPES Elizaran Ikastetxea BHIP» Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren izen espezifikoa aldatzeko baimena ematen da: aurrerantzean, «CPES Elizaran Lanbide Heziketa» Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua izango du izena. Ikastetxea Gipuzkoan dago, Donostiako Kanpandegi kaleko 12. zenbakian, 20004587 eta 012544 kode-zenbakiak ditu, eta «Fundación Viuda Elizaran» erakundea da titularra.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 1a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala