Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2022ko ekainaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2825

ERABAKIA, 2022ko maiatzaren 24koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluarena, irakasle-ikertzaileen 2022rako Enplegu Publikoaren Eskaintza eta barne promozioa onartzekoa.

Abenduaren 28ko 22/2021eko Legeak, 2022rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzkoak, ehuneko 120ko birjartze tasa aurreikusten du lehentasunezko sektoreetan.

Birjartze tasarako lehentasunezkotzat joko diren sektoreak lege horren 20.Bat.3 artikuluan arautzen dira. Horri dagokionez, honela dio l) atalak: Plazas de los Cuerpos de Catedráticos de Universidad y de Profesores Titulares de Universidad, profesores contratados doctores de Universidad regulados en el artículo 52 de la Ley Orgánica 6/2001, de 21 de diciembre, de Universidades... siempre que por parte de las Administraciones Públicas de las que dependan se autoricen las correspondientes convocatorias.

Hori kontuan hartuta, aztertu da 2021ean behin betiko zenbat baja egon den irakasle-ikertzaile finko edo iraunkorren artean, eta, guztira, 164 irakasle izan dira.

Hasierako paragrafoan aurreikusitako birjartze tasaren mugaren barruan, unibertsitate bakoitza behartuta egongo da eskainiko dituen plazen % 15 gutxienez erabiltzera Ramón y Cajal programa amaitu eta I3 ziurtagiria lortu duten ikertzaile doktoreak lan kontratudun langile finko gisa kontratatzeko. Erreserba horretako plaza guztiak erabiltzen ez badira, I3 ziurtagiria duten eta estatuko edo nazioarteko beste bikaintasun programa batzuetakoak diren ikertzaileei eskaini ahal izango zaizkie.

Era berean, 22/2021 Legeak, 2022rako Estatuaren Aurrekontu Orokorrenak, honako hau dio 20.Bi artikuluan: «La validez de la tasa autorizada estará condicionada, de acuerdo con el artículo 70 del EBEP: A que las plazas se incluyan en una Oferta de Empleo Público que deberá ser aprobada por los órganos de Gobierno de las Administraciones Públicas y publicarse en el Boletín Oficial de la Provincia, de la Comunidad Autónoma o, en su caso, del Estado, antes de la finalización de cada año».

Halaber, bete beharreko baldintza izango da «que la convocatoria de las plazas se efectúe, mediante publicación de la misma en el Diario oficial de la Provincia, Comunidad Autónoma o, en su caso, del Estado, en el plazo improrrogable de tres años, a contar desde la fecha de la publicación de la Oferta de Empleo Público en la que se incluyan las citadas plazas, con los requisitos establecidos en el párrafo anterior, de conformidad con lo dispuesto en el apartado 1 del artículo 70 del EBEP».

Bestalde, Unibertsitateei buruzko 6/2001 Lege Organikoaren 62. artikuluaren bigarren atalak, irailaren 11ko 10/2015 Errege Lege Dekretuaren bidez eguneratuak, honako hau dio:

«Unibertsitateko irakasleen kidegoetako plazen lehiaketak.

Halaber, unibertsitateek euren aurrekontuetako gastu-egoeran zuzkidura daukaten barne-sustapenerako plazetarako deialdia egin ahalko dute, Unibertsitateko Katedradunen Kidegora sartze aldera. Plaza horiek ezingo dute gainditu txanda askeko enplegu-publikorako eskainitako plazen kopuru maximoa, eta urte berean deialdia luzatuko da Unibertsitateko Irakasle Titularren Kidegoko edo Ikerketako Organismo Publikoetako Ikertzaile Zientifikoen Eskalako karrera duten funtzionarioak lege horretako 56. artikuluko irakasle-kidegoetara sartzeko, gutxienez ere bi urtez modu efektiboan jardun badute izaera horretako zerbitzuetan...».

Bestalde, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoko 56.1 artikuluak, apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak emandako idazkeran, honako hau xedatzen du:

«Cuerpos docentes universitarios.

1.– El profesorado universitario funcionario pertenecerá a los siguientes cuerpos docentes:

a) Catedráticos de Universidad.

b) Profesores Titulares de Universidad.

El profesorado perteneciente a ambos cuerpos tendrá plena capacidad docente e investigadora».

Bada, Enplegu Publikoaren Eskaintzaren txanda irekian unibertsitateko irakasleen kidegoetako 20 plaza onartu direnez, guztiak unibertsitateko irakasle titularren kidegokoak, horixe da barne promozioan eskain daitekeen unibertsitateko katedradunen plaza kopurua, gehienez.

Unibertsitateko Irakasleen Batzordeak (UIB) bilera egin zuen 2022ko maiatzaren 9an, eta ontzat jo zuen irakasle-ikertzaileen 2022rako Enplegu Publikoaren Eskaintzan joango diren plazen zerrenda. Eskaintza hori bi neurri hauen emaitza da: batetik, birjartze tasarena, 2022rako Estatuaren Aurrekontu Orokorrei buruzko Legean jasotakoa, eta, bestetik, barne promozioarena, irailaren 11ko 10/2015 Errege Lege Dekretuaren azken xedapenetatik bigarrenean aurreikusitakoa.

Hori guztia kontuan hartuta, Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordearen proposamenez, Gobernu Kontseiluak honako hau

ERABAKI DU:

Lehenengoa.– Onartzea Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle-ikertzaileen 2022ko Enplegu Publikoaren Eskaintza, I. eranskinean zehaztutako plazekin.

Bigarrena.– Onartzea barne promozioan aterako diren unibertsitateko katedren zerrenda, II. eranskinean zehaztutako plazekin (10/2015 Errege Lege Dekretua, irailaren 11koa, azken xedapenetatik bigarrena).

Hirugarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Laugarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean sartuko da indarrean.

Leioa, 2022ko maiatzaren 24a.

Errektorea,

EVA FERREIRA GARCÍA.

Idazkari nagusia,

AITOR ZURIMENDI ISLA.

I. ERANSKINA
UNIVERSIDAD DEL PAÍS VASCO / EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEKO IRAKASLE-IKERTZAILEEN LAN ESKAINTZA PUBLIKOA 2022 URTERAKO (TXANDA IREKIA)

Funtzionarioak eta lan kontratudunak

(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
BARNE PROMOZIOAREN BIDEZ DEIALDI PUBLIKOAN ATERAKO DIREN UNIBERTSITATEKO KATEDRAK (IRAILAREN 11KO 10/2015 ERREGE LEGE DEKRETUAREN AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA)

Azterketa dokumentala