Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2022ko ekainaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
2779

IRAGARKIA, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak G 2263 2022 S zehapen-prozedurari hasiera emateko hartu duen erabakia jakinarazteko dena.

AIZ X7404156L duen pertsonari ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi zehapen-espedienteari hasiera emateko erabakia. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Horren arabera, jakinarazten zaio 2022ko maiatzaren 3an zehapen-espedienteari hasiera emateko erabakia hartu dela, osasun-araudiaren balizko arau-hauste bategatik.

Legezko ohartarazpenak:

– Interesdunak hamabost eguneko epea du hasierako erabakia ikusteko, bidezkotzat jotzen dituen alegazioak, agiriak edo argibideak aurkezteko, frogaldia irekitzeko eskabidea egiteko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko; epe horretan, halaber, espedientea ikusi ahal izango du Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan (Antso jakituna etorbidea 35, Donostia / San Sebastian).

Aipatutako epean alegaziorik egin ezean, erabaki hau ebazpen-proposamentzat hartu ahal izango da, urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 64.2.f) artikuluan ezarritakoaren arabera.

– Erantzukizuna onartzeko aukera dago, aipatutako 39/2015 Legearen 85. artikuluaren ondorioekin, alegia, dagokion zehapena ezarriz amai daiteke prozedura eta hasieran ezarritako isun-zehapenaren zenbatekoa % 20a murriztuko da.

Halaber, ebazpena baino lehenagoko edozein unetan borondatez ordaintzeak amaitu egingo du prozedura eta proposatutako isun-zehapenaren zenbatekoari % 20ko murrizketa egingo zaio.

Kasu bietan, metagarriak diren murrizketetaz baliatzeko, zehapenaren aurka administrazio-bidean jarritako akzio edo errekurtsoetan atzera edo uko egin beharra dago.

Hori guztia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Jakinarazpen honek «dies a quo» moduan du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Donostia / San Sebastian, 2022ko maiatzaren 31.

Osasunaren Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,

JUAN MANUEL SANZO OLLAKARIZKETA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala