
118. zk., 2022ko ekainaren 20a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (152 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
2774
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita 2022ko maiatzaren 11ko Ebazpena, Industria Administrazioaren Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, 48/IMT-3183 eta 48/GF1-2421 banakako kualifikazio-txartelak emateko egintza ezeztatzen duena.
Industria Administrazioaren Bizkaiko lurralde-ordezkariaren 2022ko maiatzaren 11ko Ebazpenaren bidez, akats material bat zuzendu zen, hau da, 2022ko martxoaren 21ean emandako 48/IMT-3183 eta 48/GF1-2421 banakako kualifikazio-txartelen jaulkipena baliogabetu zen.
Ezinezkoa izan da ebazpen hori zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian.
Interesdunak hilabeteko epea du, jakinarazpen hau jaso eta hurrengo egunetik hasita, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariari gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko.
Aipatutako ebazpena eskuragarri dago Industria Administrazioaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Concha Jeneralaren kalea 23, 48010 Bilbao).
Eranskinean aipatutako interesduna jakitun geratzeko argitaratzen da iragarkia, jakinarazpenaren balioa izango baitu harentzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Bilbao, 2022ko ekainaren 6a.
Industria Administrazioaren Bizkaiko lurralde-ordezkaria,
ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.