Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2022ko ekainaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ZESTOAKO UDALA
2760

IRAGARKIA, 2022ko enplegu publikoaren eskaintzari buruzkoa.

Zestoako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2022ko maiatzaren 17an, ondokoa erabaki zuen:

1.– 2022ko Lan Eskaintza Publikoa onartzea.

2.– Aipatu Lan Eskaintza Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta bere laburpen bat Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 1989/6 Legeak 24.artikuluan, xedatutakoa beteaz.

2022rako lan eskaintza publikoa.
Karrerako funtzionarioak.

– Izena: Brigadako enkargatua.

– Dotazioa: 1.

– Izaera: funtzionarioa.

– Taldea: C2.

– Eskala: Zerbitzu eta obra lanak.

– Azpieskala: Zerbitzu bereziak.

– Titulazioa: Derrigorrezko Bigarren hezkuntzan Graduatua edo baliokideak.

– Hizkuntza eskakizuna: 3, 2019-03-28ko derrigortasun datarekin.

– Maila: D.O. 19.

– Dedikazioa: osoa.

– Egonkortze prozesua.

– Izena: Gazteria dinamizatzailea.

– Dotazioa: 1.

– Izaera: funtzionarioa.

– Taldea: A2.

– Eskala: Administrazio berezia.

– Azpieskala: Teknikoa.

– Titulazioa: Gradua edo Lanbide heziketa goi mailakoa edo baliokideak eta B gida baimena edo baliokidea.

– Hizkuntza eskakizuna: 4, 2022-02-02ko derrigortasun datarekin.

– Maila: D.O. 21.

– Dedikazioa: % 80.

– Egonkortze prozesua.

– Izena: Ikastetxeko atezaina.

– Dotazioa: 1.

– Izaera: funtzionarioa.

– Taldea: AP.

– Eskala: Administrazio orokorra.

– Azpieskala: Menpekoa.

– Titulazioa: Eskola ziurtagiria edo baliokidea.

– Hizkuntza eskakizuna: 2, 1993-03-31ko derrigortasun datarekin.

– Maila: D.O. 12.

– Dedikazioa: completa.

– Egonkortze prozesua.

– Izena: Eginkizun anitzeko langilea.

– Dotazioa: 1.

– Izaera: funtzionarioa.

– Taldea: C2.

– Eskala: Zerbitzu eta obra lanak.

– Azpieskala: Zerbitzu berezia.

– Titulazioa: Derrigorrezko bigarren hezkuntzan graduatua, B gida baimena edo baliokideak.

– Hizkuntza eskakizuna: 1, 2019-03-28ko derrigortasun datarekin.

– Maila: D.O. 15.

– Dedikazioa: osoa.

– Egonkortze prozesua.

Laboralak.

– Izena: Garbitzailea.

– Dotazioa: 1.

– Izaera: laborala.

– Taldea: E.

– Eskala: Administrazio Berezia.

– Azpieskala: Zerbitzu bereziak.

– Titulazioa: Eskola ziurtagiria edo baliokidea.

– Hizkuntza eskakizuna: 1, 2005-01-20ko derrigortasun datarekin.

– Maila: D.O. 10.

– Dedikazioa: osoa.

– Reposizio tasa.

Erabaki hau behin betikoa da, eta administrazio bideari amaiera ematen dio. Dena den, administrazioarekiko auzo-errekurtsoa jar daiteke, edota egoki iritzitako beste edozein errekurtso, Administrazioarekiko Auzien Donostiako Auzitegian, bi hilabeteko epean, akordio hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita.

Nolanahi ere, nahi izanez gero, aurreko idatz-zatian adierazitako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurretik, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke ebazpena eman zuen organoaren aurrean hilabeteko epean, akordio hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita. Dena dela, egoki iritzitako beste edozein errekurtso aurkez daiteke.

Zestoa, 2022ko maiatzaren 25a.

Alkatea,

MIKEL ARREGI URRUTIA.


Azterketa dokumentala