Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2022ko ekainaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

URKABUSTAIZKO UDALA
2752

IRAGARKIA, aldi baterako enplegua egonkortzeko enplegu publikoaren eskaintza onartzeari buruzkoa.

2022ko maiatzaren 23ko Alkatetza-Ebazpenaren bidez, Udal honek aldi baterako enplegua egonkortzeko Enplegu Publikoaren Eskaintza onartu du, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko presazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen aurreikuspenak betez. Eskaintza horretan, ondoren zerrendatutako plazak egongo dira:

1.– Urkabustaizko Udaleko Langileak.

A) Funtzionarioak:

(Ikus .PDF)

B) Lan Kontratudunak:

2.– Musika Publikoko Eskolako Lan-kontratuko Langileak:

Jende guztiak horren berri izan dezan ematen da aditzera hau, eta erabaki honen laburpen bat Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela jasotzen da.

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke alkateari, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, edo zure bizilekuaren arabera aukeratzen duzun epaitegian, bi hilabeteko epean, jakinarazpena jasotzen den egunetik aurrera, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. Artikuluan dioenaren arabera. Aukerako berraztertze-errekurtsoa jartzea erabakitzen bada, ezin izango da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik jarri hura berariaz ebatzi arte edo isiltasunez ezetsi arte.

Hori guztia, zure eskubiderako egokiagotzat jo dezakezun beste edozein errekurtso aurkeztearen kaltetan izan gabe.

Izarra (Urkabustaiz), 2022ko maiatzaren 23a.

Alkatea,

XABIER ÁLVAREZ DE ARCAYA FERNÁNDEZ DE LANDA.


Azterketa dokumentala