Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

89. zk., 2022ko maiatzaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
1990

IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita proiektu hau: «Beasaingo udalerrian Oria ibaiaren arroan uholdeak prebenitzeko Proiektua».

Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiaren 2022ko apirilaren 26ko Ebazpenaren bidez, hasieran onartu zen «Beasaingo udalerrian Oria ibaiaren arroan uholdeak prebenitzeko Proiektua».

Proiektu honen helburua Beasaingo udalerriko uholde-arriskua murrizten duten jarduketak egitea da. Proiektuak honako hauek barne hartzen ditu: Oria ibaiaren ibilguaren gaineko bi egitura kentzea eta eraistea, ubidearen eta Jose Migel Iturrioz kalearen artean lau eraikin eraistea, ibilguaren egungo ezkerraldearen atzeraematea tartean, zubi berri bat eraikitzea egungoaren kokapenean, ibilguaren eskuineko ertzaren babesa eta Jose Miguel Iturrioz kalearen berrurbanizazioa, biak jarduketa-eremu horretan.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 83. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, proiektua jendaurrean jartzen da hogei (20) egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki iritzitako alegazioak aurkez daitezen.

Obren proiektua interesdunen eskura egongo da Uraren Euskal Agentziaren webgunean Obra hidraulikoaren atalean (www.uragentzia.euskadi.eus).

Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 26a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

ANTONIO AIZ SALAZAR.


Azterketa dokumentala