Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

89. zk., 2022ko maiatzaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LEHENDAKARITZA
1985

IRAGARKIA, 2022ko apirilaren 27koa, Lehendakaritzako Zerbitzu zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira ebazteko epea luzatzeari buruzko ebazpena eta ondare-erantzukizuna erreklamatzeko bi eskabide ebazteko epea eteteko erabakia.

Ezinezkoa izan da eranskinean adierazten diren ondare-erantzukizuneko erreklamazio-eskabideei ebazpena emateko epea luzatzeari buruzko ebazpena eta epea eteteko erabakia aurrez aurre jakinaraztea. Hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Horretarako, interesdunei jakinarazten zaie, Lehendakaritzako idazkari nagusiaren 2022ko urtarrilaren 20ko Ebazpenaren bidez, 6 hilabetez luzatzen dela eranskinean zehazten diren ondare-erantzukizuneko erreklamazioak ebatzi eta jakinarazteko epea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 23. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Halaber, interesdunei jakinarazten zaie 2022ko urtarrilaren 21ean eta 25ean, hurrenez hurren, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzari eskatu zaiola Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 81.1 artikuluan eskatzen duen nahitaezko txostena egitea.

Ondorioz, Lehendakaritzako Zerbitzu zuzendariaren 2022ko urtarrilaren 21eko eta 26ko erabakiaren bidez, hurrenez hurren, eten egin da erreklamazioak ebazteko legezko gehieneko epea, lehen aipatutako txostena eskatzen denetik hura jasotzen den egunera arte, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 22.1.d) artikuluan xedatutakoaren arabera.

Azkenik, interesdunei jakinarazten zaie eskuragarri dutela aipatutako espedienteetan emandako ebazpenaren eta erabakiaren testu osoa, Lehendakaritzako Zerbitzu Zuzendaritzan (Nafarroa kalea 2, 01007 Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 27a.

Zerbitzu zuzendaria,

MARÍA DEL YERMO URQUIJO ELORZA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala