
89. zk., 2022ko maiatzaren 10a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (347 KB - 25 orri.)
- EPUB (1628 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
1981
EBAZPENA, 2022ko apirilaren 19koa, Azpiegitura, Baliabide eta Teknologia zuzendariarena, zeinaren bidez dirulaguntzak ematen baitzaizkie hezkuntza-ituna 2021-2022 ikasturtean indarrean duten EAEko ikastetxeei ikasleentzako ordenagailu eramangarriak eros ditzaten, Hezkuntzako sailburuaren 2021eko azaroaren 23ko Agindua aplikatuta.
Kontuan izanik hezkuntza-ituna 2021-2022 ikasturtean indarrean duten EAEko ikastetxeei ikasleentzako ordenagailu eramangarriak erosteko dirulaguntzetarako deialdia egiten dien Hezkuntzako sailburuaren 2021eko azaroaren 23ko Agindua, aurkeztutako eskabideak, ebaluatutako txostenak, lehentasun-irizpideak eta 2021eko azaroaren 23ko Aginduaren 9. artikuluaz bat eratutako Balorazio Batzordeak aurkeztutako ebazpen proposamena.
Kontuan izanik Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2022ko martxoaren 30eko Ebazpena, zeinaren bitartez handitu egiten baita Hezkuntzako sailburuaren 2021eko azaroaren 23ko Aginduaren zenbatekoa, Dirulaguntzetarako deialdia egiten diena hezkuntza-ituna 2021-2022 ikasturtean indarrean duten EAEko ikastetxeei, ikasleentzako ordenagailu eramangarriak eros ditzaten.
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Finantzaketa ematea hezkuntza-ituna 2021-2022 ikasturtean indarrean duten EAEko ikastetxeei ikasleentzako ordenagailu eramangarriak erosteko gastuetarako, ebazpen honetako I. eranskinean (Onartuak) eta II. eranskinean (Onartuak, xehakapena) zehazten diren zenbatekoen arabera.
Bigarrena.– Hezkuntza-ituna 2021-2022 ikasturtean indarrean duten EAEko ikastetxeek esleitu zaien zenbatekoa jasoko dute, 2021eko azaroaren 23ko Aginduaren 10. artikuluan ezarritakoari jarraituz.
Hirugarrena.– Dirulaguntza ukatzea III. eranskinean zerrendatutako ikastetxeei.
AZKEN XEDAPENA
Ebazpen honek ez dio amaierarik ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, bitarteko elektronikoen bidez, «Nire Kudeaketak» atalean, Hezkuntzako sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko iragarki taulan (E-Administrazioko Plataforma Teknologikoa –Platea–) argitaratzen denetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 19a.
Azpiegitura, Baliabide eta Teknologia zuzendaria,
ALFREDO RUIZ HUERGA.