
89. zk., 2022ko maiatzaren 10a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (100 KB - 1 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1973
486/2022 EBAZPENA, martxoaren 24koa, Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Arantza Mendizábal Abad andrea Hematologiako Zerbitzu Sanitarioko Burua kargutik kendu egin den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuan, berak hala eskatuta.
1887/2020 Ebazpenaren bidez, Arantza Mendizábal Abad andrea izendatu zen Hematologiako Zerbitzu Sanitarioko Burua Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko ESIan (2020ko abenduaren 18ko EHAA 253. zk.).
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Arantza Mendizábal Abad andrea Hematologiako Zerbitzu Sanitarioko Burua kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko ESIan; eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2022ko martxoaren 21etik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzea eta haren berri ematea interesdunari eta Arabako ESIari.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Bilbao, 2022ko martxoaren 24a.
Bilbo-Basurtuko ESIko zuzendari-gerentea,
JESÚS MARÍA LARRAŃAGA GARITANO.